Ezkerreko Alderdia (Frantzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Partie de Gauche
Ezkerreko Alderdia
(PG)
Sorrera2009
Egoitza nagusiaParis
Ideologia politikoasozialismoa, ekosozialismoa, euroeszeptizismoa, erreplublikanismoa
Nazioarteko kidetzaGUE-NGL
Eserlekuak erakundeetanDiputatuak
0 / 557

Senatariak
0 / 348

Europako Parlamentuan
1 / 72
www.lepartidegauche.fr

Ezkerreko Alderdia (frantsesez: Partie de gauche, PG) 2009ko otsailean sortu zen eta politikoki ezkerrean kokatzen den alderdi politiko frantsesa da. Jean-Luc Mélenchon eta Marc Dolez parlamentariek bultzatu zuten 2008ko azaroaren 12an, Alderdi Sozialistatik (PS) Reimseko kongresuaren ostera irten ondoren, eta tradizio politiko desberdineko jendeak biltzen ditu. Orientazio politiko nagusiak sozialismoa, ekologismoa eta errepublikanismoa dira. Oskar Lafontaine-k zuzendutako Die Linke alderdi alemanaren antzera eratu zen.Alderdi Komunistarekin eta beste zazpi ezkerreko alderdi txikirekin baturik Ezkerreko Frontea (Front de Gauche, FG) sortu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]