Fujisawa (Kanagawa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fujisawa
藤沢市
 Japonia
Kanagawakendou305 01.jpg
Flag of Fujisawa, Kanagawa.png
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Kanagawa
Jatorrizko izena 藤沢市 (Fujisawa-shi)
Geografia
Koordenatuak 35° 20′ 21″ N, 139° 29′ 29″ E / 35.339166666667°N,139.49138888889°E / 35.339166666667; 139.49138888889Koordenatuak: 35° 20′ 21″ N, 139° 29′ 29″ E / 35.339166666667°N,139.49138888889°E / 35.339166666667; 139.49138888889
Fujisawa (Kanagawa) hemen kokatua: Japonia
Fujisawa (Kanagawa)
Fujisawa (Kanagawa)
Fujisawa (Kanagawa) (Japonia)
Azalera 69,51 km²
Demografia
Biztanleria 428.837 bizt. (2017ko urriak 1)
Dentsitatea 6.164,11 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Miami Beach eta Windsor
http://www.city.fujisawa.kanagawa.jp/ www.city.fujisawa.kanagawa.jp

Fujisawa (藤沢市 Fujisawa-shi?) Japoniako erdialdean Kanagawa prefeturan dagoen hiria da. 2014ko erroldaren arabera 418.302 biztanle ditu, populazioz prefeturako laugarrena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prefeturaren erdialdean dago, Sagami Badiaren ertzean, Kamakura hiri ezagunaren ondoan. Lurraldea luzea eta estua da, iparraldea Sagamino lautadan dago eta hegoaldea, kostaldea, Shonan dunetan.

Bi ibai itsasoratzen dira bertan, Hikichi eta Sakai, eta itsasertzean Enoshima uhartea ere badago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dagoeneko Jōmon Aroan populatua zegoen lurraldea indusketetan oskol pilaketak aurkitu baitira. Kofun Aroko hilobiak ere aurkitu dira.

Kamakura Aroan hiriburua zen Kamakuratik hain gertu egonik borroka asko izan ziren bertan. Muromachi Aroan Yugyo-ji tenplua eraiki zen eta honen inguruan garatuz joan zen herria. Edo Aroan Tōkaidō errepidearen posta-herri bihurtu zen eta Tokugawa Ieyasuk jauregi bat eraiki zuen bertan.

Meiji berrezarkuntzan Fujisawaren lurraldea bi barrutitan banatzen zen, Kōza eta Kamakura barrutietan hain zuzen ere. 1887an trenbidea iritsi zenean herriak garapen handia izan zuen.

1923ko lurrikarak kalte handiak eragin zizkion Fujisawari, 4.000 etxe inguru suntsituz. 1926an Japoniako Armadako Itsas Artileria eskola ezarri zen bertan eta Tokioko 1964ko Udako Olinpiar Jokoetan belauntzien estropadak bertan jokatu ziren.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enoshima uhartea.
  • Shirahata santutegia.
  • Shojyoko-ji tenplua (Yugyo-ji).
  • Ryuko-ji tenplua.
  • Kugenuma hondartza.
  • Oba gazteluaren hondarrak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fujisawa (Kanagawa) Aldatu lotura Wikidatan