Fukui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fukui
福井市
福井市 (Fukui-shi)
Japoniako hiri nabarmena
Fukui montage.jpg
Flag of Fukui, Fukui.png Emblem of Fukui, Fukui.svg
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Fukui
AlkateaShin'ichi Higashimura (en) Itzuli
Izen ofiziala福井市
Jatorrizko izena福井市
Geografia
Koordenatuak36°3′51″N 136°13′10″E
Fukui in Fukui prefecture Ja.svg
Azalera536,17 km²
MugakideakSakai, Katsuyama (en) Itzuli, Ono (en) Itzuli, Echizen (en) Itzuli, Sabae (en) Itzuli, Ikeda (en) Itzuli, Eiheiji (en) Itzuli eta Echizen (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria260.263 (2021eko martxoaren 1a)
Red Arrow Down.svg−5.641 (2015)
Dentsitatea485,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakWinsen eta New Brunswick (New Jersey)
http://www.city.fukui.lg.jp/ www.city.fukui.lg.jp

Fukui (japonieraz: 福井市 Fukui-shi?) , Japoniako Fukui prefekturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 265.405 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prefeturaren ipar-ekialdean kokaturik dago Fukui.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Fukui, Fukui)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.9 6.4 10.7 17.8 22.6 25.7 29.8 31.5 26.9 21.0 15.4 9.5 18.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.6 2.7 5.9 12.5 17.5 21.2 25.4 26.7 22.1 15.9 10.5 5.5 14
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.2 -0.5 1.8 7.7 12.7 17.5 21.7 22.6 18.4 11.6 6.4 2.2 10.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 306.9 193.2 148.1 141.1 145.8 204.7 220.0 133.6 216.8 162.4 202.7 293.0 2368.3
Eguzki orduak 58.8 73.6 130.5 164.3 196.1 147.7 167.3 204.1 140.7 145.4 104.5 68.6 1601.6
Hezetasuna (%) 82 79 73 69 70 76 77 75 78 77 78 81 76.3
Iturria: NOAA (1961-1990) [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sengoku Aroan Asakura leinua zen nagusi lurralde honetan. 1471ean gaztelua eraiki eta herria sortu zuten. 10.000 biztanletaraino iritsi zen berehala, Japoniako hiri handienetakoa bihurtu zelarik.

1573an Oda Nobunagak Asakura familia garaitu eta herria erre egin zuen. Gaur egun Asakura familiaren aztarna historikoak Japoniako Ondare historiko garrantzitsuenetakoak dira.

Sekigaharako borrokan laguntza emateagatik Tokugawa Ieyasu shogunak lurralde hau eman zion Yuki Hideyasuri eta honek Fukuiko gaztelua eraiki zuen. Gazteluan bazen zorte onaren putzua (japonieraz Fukunoi) eta azkenean honek eman zion izena lehenik eta behin gazteluari eta ondoren herriari. 1669an ordea gaztelua erre egin zen eta gaur egun harresiak eta inguratzen dituen putzua baino ez daude.

Edo Aroan Echizen probintziako hiriburua izan zen Fukui eta hiri garrantzitsua izaten jarraitu zuen. Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1889an eratu zen udalerria.

Toki estrategikoa izanik 1945ean hegazkin estatubatuarren bonbaketa gogorrak jasan zituen eta hiriaren %86a suntsitua gelditu zen. Hori gutxi balitz 1948an lurrikara batek astindu zuen. Hurrengo hamarkadetan hiriak aintzinako energia eta bizinahia berreskuratu dituela sinbolizatzeko Fenix Hegaztia hartu du bere sinbolo.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]