Fulufjället Parke Nazionala

Koordenatuak: 61°28′N 12°41′E / 61.467°N 12.683°E / 61.467; 12.683
Wikipedia, Entziklopedia askea
Fulufjellet Parke Nazionala

Kokalekua Norvegia
 Suedia
Azalera82'5 km²
Sorrera2012

Fulufjellet Parke Nazionala (suedieraz: Fulufjellet nationalpark, norvegieraz: Fulufjellet nasjonalpark), Suedia eta Norvegia arteko parke nazional bat da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Älvdalen (Suedia) eta Trysil (Norvegia) udalerrietan kokatzen da. 1047 metrotako altueran dagoen goi-ordoki bat da eta bertan sortzen dira Suediarantz doazen Österdalälven eta Västerdalälven ibaiak.

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lautadaren zati gehiengoa likenez estalita dago. Mendi baxuak biluzik daude baina haranetan aintzinako baso sendoak azaltzen dira. Hartz arrearentzako paisaia egokia da eta parkeko hezegunetan hegazti limikolak ugariak dira.

Tjikko zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Tjikko zaharra»

Ia 10.000 urte dituen izei gorri bat da (9.550 urtetik gora), "munduko zuhaitz zaharrena" izatearen sona duena. Dena dela ez da oso datu zehatza, izan ere zuhaitz koloniak baitira eta ez zuhaitz bakarrak hainbeste bizi daitezkeenak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


61°28′N 12°41′E / 61.467°N 12.683°E / 61.467; 12.683