Sarek Parke Nazionala
Sarek Parke Nazionala | |
---|---|
![]() ![]() Pierikpakte mendia (1.789m) | |
Kokalekua | ![]() |
Azalera | 1.970 km² |
Sorrera | 1909 |
Sarek Parke Nazionala (suedieraz: Sarek nationalpark), Suedia iparraldeko parke nazional bat da, Jokkmokk udalerrian dagoena, Norrbottengo konderrian. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Laponiako eskualdearen barnean dago.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Suediako Parke Nazionalen artean bigarren handiena da, 1.970 km²-ko azalera baitu. Padjelanta Parke Nazionalaren eta Stora Sjöfallet Parke Nazionalaren artean kokaturik dago. Ingurune malkartsua da, izan ere Suedian dauden 2.000 metrotik gorako 13 mendien artean sei Parkearen barnean daude, hauen artean aipagarriena herrialdeko bigarren garaiena den Sarektjåkkå (2.089m).
Hiru paisaia eremu bereizten dira Parkean: Haran zabalak, mendi handiak eta goi-ordokiak. Haran handiena Rapa harana da, 40 km² hartzen dituena. Sarektjåkkå mendiaren glaziarren urtzeak sortzen duen Rapa ibaia (Rapaätno) da Parkeko ibai luzeena eta Laitaure aintzirara isurtzen ditu urak.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sarektjåkkå mendia.
Mikka glaziarra, Sarektjåkkå mendian.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez)(Suedieraz) Parkearen webgune ofiziala
Suediako parke nazionalak | ||
---|---|---|
Abisko • Ängsö • Björnlandet • Blå Jungfrun • Dalby Söderskog • Djurö • Färnebofjärden • Fulufjället • Garphyttan • Gotska Sandön • Hamra • Harapanda • Kosterhavet • Muddus • Norra Kvill • Padjelanta • Pieljekaise • Sånfjället • Sarek • Skuleskogen • Söderåsen • Stenshuvud • Stora Sjöfallet • Store Mosse • Tiveden • Töfsingdalen • Tresticklan • Tyresta • Vadvetjåkka |