Gabonsariak (Munibe)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabonsariak edo aurtengo gabonetan Azkoitiko Eleiza Nagusian kantatuko dira Gabon Kantaak eta Otsaldiak.
Datuak
Argitaratze-data1762
GeneroaGabon kantak, poesia.
HizkuntzaEuskara
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak36

Gabonsariak edo aurtengo gabonetan Azkoitiko Eleiza Nagusian kantatuko diran kantaak edo otsaldiak, jatorriz Gavon-sariac edo aurtengo Gavonetan, Azcoytico Eleiza Nagusian Cantatuko diran Gavon-Cantaac edo Otsaldiak izenburuarekin argitaratua, Frantzisko Xabier Muniberen kanta bilduma bat da. Azkoitiako Miserikordian hau bezala ere beste euskarazko testu batzuk argitaratu ziren eta haien sormena sarritan Muniberi egotzi zaizkion baina egile horrena direnik ez dago batere garbi, horiek hizkuntza hain zaindua ez dutelako.

Testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu labur honek hitzaurre bat, hiru otsaldi eta kopla-jostailu atal bat ditu. Hitzaurrean egileak Azkoitia Miserikordoako Ama Birjinari egindako eskaintza dator. Otsaldien edukiak bestetik, lehenengoak tonadileak eta seguidillak jasotzen ditu, bigarrenak, aria, eta hirugarrenak, artzain-kanta. Azkenik, "Kopla-jostailuak" Jesusen jaiotzak munduari ekarriko dizkion aldaketak azaltzen ditu. Kanta hauen musika ez da ezagutzen, partiturak argitaratu ez baitziren.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan, El borracho burladon bezala, mendebaldeko euskalkian oinarritu zen Munibe baina ez bere herrikoan zehatz-mehatz, "euskara ulergarriago" batean baizik. Gipuzkera literarioaren aintzindariak bezala aztertu dira bial ala biak. Izan ere, Bizkaiko euskararen elementu ugari agertzen dira bi lanetan; egileak euskara hori ondo ezagutzen zuen zeren eta bere gurasoak Markinakoak baitziren eta emaztea Oñatikoa.[1]

Edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1762: Azkoitian, Misericordian argitaratuta.
  • 1899: Euskal-Erria aldizkarian.
  • 1965: Gabriel Arestik prestatuta. Teatro Zaarra, Auspoa, 48.zk.
  • 1991: Xabier Altzibarrek paratutako edizioa: Gabonsariak. El borracho burlado. Gasteiz: Eusko Legebiltzarra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xabier Altzibar, 38.or.

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]