Gabriela Tagliavini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriela Tagliavini
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1968ko abenduaren 29a (55 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
HeziketaAmerican Film Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria eta idazlea

gabytagliavini.com
IMDB: nm0846590 Allocine: 198056 Allmovie: p409322
Facebook: Gabriela-Tagliavini-316981231833083 Twitter: gabbotagliavini Instagram: gabbotagliavini Edit the value on Wikidata

Gabriela Tagliavini (Buenos Aires, Argentina, 1968ko abenduaren 29a) zineman aritzen den idazlea, zuzendaria eta gidoigilea da. 1993tik Ameriketako Estatu Batuetan bizi eta lan egiten du[1].

Nerabezaroan literatura-tailerrak egin zituen Argentinan eta Estatu Batuetan. Bere herrialdean, zinema-zuzendaritza ikasi zuen Zinematografiako Goi Eskolan, eta Leonardo Favioren Gatica, el Mono, pelikulan lan egin zuen; ondoren, gidoigintzako master bat egin zuen Estatu Batuetako American Film Institute-n. 1993az geroztik CNN telebista-katerako film- eta telesail-gidoiak idazten ditu eta Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA) irakasle gisa jarduten du.

Film labur eta luze batzuk zuzendu ditu, La mujer que todo hombre quiere (2001), Ladie's Night (2002) -2004ko Bogotáko Zinemaldian izendatu zuten Círculo Precolombino de Oro saria jasotzeko film onenaren kategorian 2006an, gidoi onenaren CIFF saria irabazi zuen, Chipreko Nazioarteko Zinemaldian. Hiru MTV[2] sari Irabazi ditu eta beste hiru sarietarako izendatu dute[3].

2005ean, Berlingo Zinemaldiko film laburretarako epaimahaia osatu zuen[4], eta 2006an ABC-DGAren (American Broadcasting Company) eta Estatu Batuetako Zuzendarien Sindikatuaren (AEB) zuzendaritza-beka errentaduna irabazi zuen; horren ondorioz, 36 astetan tutoria errotatiboak jaso zituen DGAko zuzendari ospetsuen eskutik. Bertan, hainbat ikuspuntu eta estilo artistiko eman zituzten telebistarako, eta han Disney Channel-ren ikuskizunetan lan egin zuen, hala nola Hannah Montana eta Desperate Housewives [5]. Gainera, Tagliavinik zuzenean zuzendu zuen ikuskizuna, Comedy Rehab, Comedy Centralerako.

2012an, Federico Andahaziren El anatomista best seller eleberria egokitu zuen HBOrentzat, eta Cantinflas dokumental biografikoaren gidoia egin zuen. 2011n, ¿Y dónde están los hombres? filma zuzendu zuen, James Cañón kolonbiarraren La aldea de las viudas eleberrian oinarritua dagoena. 2012an, bosgarren film luzea zuzendu zuen, La frontera del crimen (Border Run), Sharon Stone eta Billy Zanekoren emanaldiekin[6].

2019ko martxoaren 16an Netflix plataforman estrenaitutako A pesar de todo filma zuzendu zuen, Bambú Producciones ekoiztetxearekin elkarlanean[7][8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Gabriela Tagliavini - Filmografía, Biografía, Fotos | cinenacional.com» cinenacional.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  2. www.edlumen.net (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  3. «MTV Movie Awards, Mexico (2004)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  4. (Ingelesez) «Juries 2005» www.berlinale.de (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  5. «Breaking News - Disney/ABC Writing and Directing Programs Reach Milestone with More Than 200 Participants to Date | TheFutonCritic.com» www.thefutoncritic.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  6. (Ingelesez) «Border Run (2012)» Covering Media (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).[Betiko hautsitako esteka]
  7. noticine.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  8. (Gaztelaniaz) «Gabriela Tagliavini: "Nunca imaginé que iba a dirigir 7 películas"» www.goldenglobes.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]