Gadget inspektorea
Gadget inspektorea | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea | Bruno Bianchi (en) ![]() |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Kanada eta Japonia |
Sasoi kopurua | 2 |
Atalak | 86 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko telesaila eta Misterioa |
Iraupena | 22 minutu |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Valentin de Boulogne |
Konpainia ekoizlea | DIC Entertainment Corporation (en) ![]() Nelvana (en) ![]() Field Communications (en) ![]() France 3 |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Shuki Levy (en) ![]() |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | broadcast syndication (en) ![]() ![]() ![]() |
Hasiera-data | 1983ko irailaren 12a |
Amaiera-data | 1986ko otsailaren 5a |
Fikzio-unibertsoa | Inspector Gadget universe (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Gadget inspektorea (jatorrizko ingelesez: Inspector Gadget), AEB, Frantzia, Kanada eta Japoniako zientzia-fikziozko komedia marrazki bizidun telesail bat da. Bruno Bianchi, Andy Heyward eta Jean Chalopinek sortu eta DIC Entertainment konpainiak ekoitzi zuen. Ingelesezko jatorrizko bertsioa Don Adams, Gary Owens, Jesse White, Frank Welker, Cree Summer Francks, Holly Berger, Dan Hennessey eta Maurice LaMarche aktoreek beren ahotsak ipini zituzten.
1982ko abenduaren 4an atal pilotua aireratu zen, eta ondoren, 1983ko irailaren 12tik 1986ko otsailare 1era AEBetan Broadcast syndication eta Frantzian FR3 katean aireratu zen, denera 2 denboraldi eta 86 atal izan zituen. Atal bakoitzak 22 minutu inguru irauten zituen.
ETB 1 kateak euskaraz aireratu zuen.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gagdet inspektore xelebrea baldar bezain despistatua da, gainera bere gorputzean kontaezinezko gailuak dituen ziborg bat da. Quimby/Gontier buruzagiak ikertu beharreko kasuen ardura eman ohi dio, eta Gadgetek bere hiloba Penny/Sophie neskatoa eta Brain/Finot txakurraren laguntzaz argitzen ditu. Kasu hauen atzean beti M.A.D gaizkile taldea eta ezkutuko Claw/Ganf doktorea, bere katua eta morroiak daude.
Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pertsonaien izenak ingelesezko eta frantsesezko bertsioen arabera daude:
- Gadget inspektorea
- Penny / Sophie: Gagdet inspektorearen hiloba den neskato ilehori buruargia
- Brain / Finot: Txakurra.
- Quimby / Gontier buruzagia: Gadgeten nagusia eta misioen ardura ematen dion polizia burua.
- Claw / Gang doktorea: Gadgeten arerio zital eta gupidagabea, M.A.D. gaizkile erakundearen ahots ozen eta sakoneko buruzagia da, ez da inoiz bere aurpegirik ikusten. Katu bat lagun du.
- Capeman kaporala: Gadget inspektorearen laguntzailea. Kasuen xehetasunei hark baina kontu gehiago ipintzen duen arren, Gadget bezain baldarra da.
Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lehen ataletan bibote edo mustaxa zuen Gadget inspektoreak. Laster kendu zioten, Clouseau inspektorearen antza gehiegi zuelakoan lege auziak saihestu nahiz.
- Pennyren gurasoak ez dira sekula aipatzen.
Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Inspector Gadget (1983-1986)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)