Gailego (arraina)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gailego (arraina)
Ctenolabrus rupestris.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaTeleostei
OrdenaPerciformes
FamiliaLabridae
GeneroaCtenolabrus
Espeziea Ctenolabrus rupestris
(Linnaeus, 1758)

Gailegoa (Ctenolabrus rupestris) labridoen familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan, Itsaso Beltzan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena[1].

15 cm inguru luze den itsas arraina hau karraspio izenaz ere ezaguna da. Egitura liraineko arraina da, kolorez arre-gorrixka. Alboetan hamar zerrenda tantadun izaten ditu, eta isatsa baino aurreraxeago, gainaldean, orban ilun bat. Oskoldunak eta harrak janez elikatu ohi da. Algak diren uretan oso zabaldua dago: Itsaso Baltikoan izan ezik, ia Europako itsasertz guztietan bizi da, baita Itsaso Beltzean eta Turkiako itsasertzetan ere. Urpean bizi izaten da, ur azaletik 6-10 m bitartean.[2]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Louisy P., Trainito E. (2006), Guida all'identificazione dei pesci marini d'Europa e del Mediterraneo, Milano: Il Castello, ISBN 88-8039-472-X .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gailego (arraina) Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Ctenolabrus_rupestris


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.