Gal (unitatea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gal edo galileo bat CGSko azelerazio unitatea da. Definizioz gal bat zentimetro bat segundo karratu bakoitzeko da.

Nazioarteko Unitate Sistemarekin alderatuta Gal 1 = 0,01 m/s2 da.

Lurraren grabitatearen balioa 976 eta 983 Galen artekoa da. Geofisikan miligal unitatea erabiltzen da lurrean dauden aldaketak neurtzeko.

Izena Galileo Galilei fisikariaren omenez jarri zen, bera izan baitzen lehenengoa Grabitatearen balioa neurtzen.


cgs sistemako unitateak
Oinarrizko unitateak

luzera : cm | masa :gr | denbora : s | eremu magnetikoa : Oersted |

Unitate eratorriak

azelerazioa : gal indarra : dyn | energia/lana/beroa: erg | presioa : baria | biskositatea : poise | karga : statcoulomb | potentzial elektrikoa/indar elektroeragilea: statvolt | fluxu elektrikoa : Maxwell | eremu magnetikoa: Gauss |