Gales-Ingalaterra muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingalaterra sarrerako ongietorri seinale elebiduna.

Gales-Ingalaterra muga (ingelesez: Wales–England border, galesez: Y ffin rhwng Cymru a Lloegr) Erresuma Batuko Gales eta Ingalaterra herrialdeen arteko muga da. Muga hau 257 kilometrotan zehar hedatzen da, iparraldean Dee estuarioan hasi eta hegoaldean Severn estuarioan amaitzen delarik.

VIII. mendetik muga honek orokorrean Offaren harresiaren ibilbidea jarraitzen du, halere gaur egungo muga nagusiki 1535. urtean ezarri eta 1974. urtean berretsi zen. Halere, eta batez ere antzinako garaietan, bi herrialde hauen arteko muga ez da zehazki galesaren eta ingelesaren arteko muga izan, Erdi Aroan Ingalaterra aldeko udalerri batzuetan galesez mintzatzen baitziren, adibidez, gaur egun galesezko izena duten honako ingeles udalerri hauetan: Llanwarne (Herefordshire), Llanyblodwel (Shropshire), Llanymynech (Montgomeryshire/Powys-Shropshire), Trefonen (Shropshire)... alderantziz ere, gaur egun muga honetako Gales aldeko udalerri askotan ingelesa da eguneroko hizkuntza nagusia. Horrek guztiak muga honetako alde bietako udalerriek euren artean izan dituzten harremanak agertzen ditu.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]