Paranthropus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paranthropus
Pliozeno-Pleistozeno

Paranthropus-boisei-Nairobi.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
AzpifamiliaAustralopithecinae (en) Australopithecinae
Generoa Paranthropus
Espezieak

Paranthropus edo parantropo primate hominidoen genero fosila da, Afrikako ekialdean eta hegoaldean bizi izan zena orain dela 2,6-1,1 milioi urte. Genero honek eztabaida handia sortu du antropologoen artean, batzuek uste baitute genero honen aztarna fosilak australopitekoak direla. Beste ikerlari batzuen iritziz, aldiz, australopitekoen eboluzioaren ondorioz sortutako hominidoak dira, berezko ezaugarriak zituztenak. Azken hauen ustez, australopitekoek bi norabide ezberdinetan eboluzionatu zuten: adar batek Homo generoa sortuko zuen, eta besteak Paranthropus.

Homo espeziearekin batera (Homo habilis eta Homo ergaster) bizi izan ziren ezagutzen diren genero honetako hiru espezieak: aethiopicus, bosei eta robustus

Paranthropus bipedoa zen. Masailezur handiak zituen eta 1,2-1,4 metroko garaiera. Bere garezur-edukiera australopitekoaren antzekoa zen (500-600  cm³), eta Homo generoarena baino nabarmen txikiagoa.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paranthropus izenak antzinako grekeran du jatorria, Para edo παρα (ondoan edo gertu) eta ánthropos edo άνθρωπος (gizona) hitzek osaturik.[1]

Paranthropus generoa 1938an aipatu zen lehen aldiz Robert Broom paleontologoaren eskutik. Bere argitalpenean, Broom-ek Hegoafrikako Sterkfontein kobazuloetan aurkituriko garezur bat deskribatzen du, dagoeneko ezaguna zen Plesianthropus transvaalensis espeziearekin konparatuz eta garezurra taxoi berri batean, Paranthropus robustus espeziean, kokatuz.[2][3]

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paranthropus aethiopicus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Paranthropus aethiopicus»

Paranthropus aethiopicus espeziea, genero honetako zaharrena da. Duela bi milioi urte eta erdi bizi izan zen Homo generoarekin batera.

1967an Turkana lakuaren inguruan, 2,5 milioi urteko mandibula bat aurkitu zen, baina aurkikuntza horrek ez zuen inportantzia handiegirik eduki harik eta Richard Leakey ikerlari famatuak burezur bat aurkitu zuen arte: burezur beltza, lehen aipatutako mandibularen espezie bereko gizaki batena.

Azken aurkikuntza honek bide berriak ireki zituen eta P. bosei eta P. robustus espezieen ikerkuntza bultzatu zuen.

Australopithecusen habitata baino leku lehorrago batean bizi izan zen, nahiz eta ez dirudien sabana zenik. Kontuan hartu behar dena duela 2,8 milioi urte aldaketa klimatiko handi bat gertatu zela da, Australopithecus generoaren azkena eta Paranthropus eta Homo generoen sorrera ekarri zuena.

Espezie hau, bere generoan gutxien espezializatuena da, prognatismo handia gordetzen baitu.

P. aethiopicusen fosil ezagunena KNM-WT 17000 da.

Paranthropus bosei[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Paranthropus boisei»

1,5 milioi urtez homo generoarekin batera bizi izan zen: habilis, ergaster eta rudolfensis espezieekin, hain zuzen ere. Honen frogak Konsoko (Etiopia), Omoko (Kenia) eta Olduvaiko (Tanzania) aztarnategietan aurkitu zituen Mary eta Louis Leakey bikote famatuak. Gazelen fosilek erakusten dutenez, sabana zen garai hartan lurralde hura, baina ez da uste gaur egungoa bezain lehorra zenik.

Litekeena da familia bereko gizonek osatutako komunitateetan bizi izatea, emakume batzuekin.

Fisikoki Austrolopithecusaren antza handia duenez, ikerlari askok zalantzan jarri du espezie honen existentzia. Burezurraren kapazitatea 55o cc ingurukoa zen, aurpegi oso sendoa, hortz txikiak eta hagin handiak zituen. Foramen magnum-a Australopithecusarena baino aurreratuagoa zuen, Homo generoarekin gertatzen den bezala.

Klima aldaketarekin batera, inguruak lehortu egin ziren, eta beraz, baita fruituak ere. Honenbestez, mastikatzeko muskulu sendoak garatu zituzten, sustrai, adaska eta tuberkulu lehorrak jan ahal izateko. Hala ere, gorputzeko gainerako atalek ez zuten aldaketa handirik izan Australopithecua-arekiko.

Egun arte aurkituriko fosilak hurrenak dira;

Paranthropus robustus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Paranthropus robustus»

Hau izen zen Paranthropus generoko lehen aurkitu zen espeziea. Lehen aurkikuntzetan, Afrikako hegoaldean, mandibula handi batzuk aurkitu zituzten. Honen ondorioz gainontzeko gorputza ikaragarria izango zela uste izan zuten eta horra nondik datorren espezie honen izena. Ondorengo aurkikuntzek teoria hori bertan behera utzi zuten Australoputhecusaren antz handia zuela frogatzean.

P. robustus Hegoafrikan bizi izan zen eta bere arbasoa izan zen P. bosei baino txikiagoa zen, seguruenik lurralde hezeagoan bizi izan zelako.

P. bosei espezieak garatutako masailezur sendoak, garatzen jarraitu zuen eta aparatu murtxikatzaile oso sendoa zuen. Dimorfismo sexual handia zeukaten eta seguruenik familia bereko gizonek osatutako komunitateetan bizi izan ziren, eme batzuekin.

Ikerlari askok P. bosei eta P. robustus espezieak ez dituzte Parathropus generoaren barnean kontsideratzen, eta ohikoa da literaturan Australopithecus moduan ikustea.

Egun arte aurkituriko fosilak hurrenak dira;

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) News, Opening Hours 10am-5pmFree General EntryClosed Christmas Day Address 1 William StreetSydney NSW 2010 Australia Phone +61 2 9320 6000 www australian museum Copyright © 2022 The Australian Museum ABN 85 407 224 698 View Museum. «Paranthropus genus» The Australian Museum (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
  2. (Ingelesez) Broom, R.. (1938-08). «The Pleistocene Anthropoid Apes of South Africa» Nature 142 (3591): 377–379. doi:10.1038/142377a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
  3. (Ingelesez) Clarke, Ronald J.. (2014). Smith, Claire ed. «Paranthropus» Encyclopedia of Global Archaeology (Springer New York): 5807–5810. doi:10.1007/978-1-4419-0465-2_685. ISBN 978-1-4419-0426-3. (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]