Tyrannosaurus
Tyrannosaurus | |
---|---|
Maastrichtiar | |
![]() Tyrannosaurus rex | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Avetheropoda ![]() |
Familia | Tyrannosauridae |
Azpifamilia | Tyrannosaurinae ![]() |
Generoa | Tyrannosaurus Osborn, 1905
|
Datu orokorrak | |
Altuera | 3,6 m |
Tyrannosaurus (antzinako grezierazko τυράννος tyrannos, «tirano» eta σαύρος' sauros, «musker» hitzak elkartuta sorturiko izena, «musker tiranoa» esan nahi duena) dinosauroen generoa izan zen. Generoko espezie bakarra Tyrannosaurus rex famatua da, Kretazeoan bizi izandako espezie haragijalea.
Kretazeoko dinosauroa izan zen, inoiz izan diren haragijaleetan handiena (Tyrannosaurus generoa). Aurkitu ziren aztarnen arabera, 12 m inguru luze eta 6 m inguru garai zen, eta 6 eta 10 tona bitarteko pisua izango zuen. Kretazeoaren azkenaldian bizi izan zen, Ipar Amerikan eta Asian (Mongolia). Burua, lepoa, gorputza, atzeko hankak eta isatsa oso sendoak zituen, baina aurreko hankak, berriz, laburrak eta argalak. Atzeko hanken gainean jauzi eginez ibiltzen zen.
Aurkitu den espezie bakarra Tyrannosaurus rex da.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |