Gartzia
Gartzia euskal jatorriko abizena dela uste da, gaztelerazko idazkerarekin (García) oso ohikoa Espainian ere, eta horrexegatik askok euskarazkotzat hartzen ez dutena. Euskaltzaindiak TZ-rekin idazteko gomendioa ontzat eman zuen 1994an, eta 1998an Euskal deituren izendegian sartu zuen[1].
Historikoki, euskarazko edo gaztelaniazko testuak agertu baino lehenagoko latinezko testuetan ere agertzen da deitura maiz, eta lehen aipuak Nafarroako Erresumakoak dira, 789. urtekoak eta Nafarroa Beherean, hain zuzen[2].
Deiturak badu ponte-izen gisako parekidea euskaraz: Gartzea.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]20. mendearen hasieran Ramón Menéndez Pidal eta Antonio Tovar hizkuntzalari espainiarrek deituraren etimologia euskaran aurkitu behar zela uste zuten; baina, iturria hartz animalia izenean zetzala pentsatu zuten[2], (h)artz 'hartza', Bertsio zahaztuan (h)artzea da; eta antzinako forma kartzea izanen zukeen.
Uste hori okerra dela uste dute geroagoako etimologia adituek, eta abizenaren forma zaharragoan, Garzea/Gartzea, gaztea hitza dagoela pentsatzen dute. Alfonso Irigoienek defenditu zuen bereziki ideia hau[2]. Horretara, latinezko Iuvenis, frantsesezko Lejeune, italierazko Giovane, ingelesezko Young edota alemanezko Jung deituren parekoa da.
Badira Gartziaren kognate gaskoiak, Gassie eta Gassion bezalakoak (Biarn, Gassio XIV. mendea, [10] Edith Piafen benetako izena, Edith Gassion jaioa).
Bertze teoria batzuen arabera, García germaniar jatorrikoa da eta gerretatik gerlari gaztea edo garxa eta garcha hitz bisigotikoak (printze graziatsua) atera daitezke.
Aldaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldaketa edo bariazio nagusiak, alfabetikoki, hurrengo hauek:
- Gacía.
- Gacías.
- Gació.
- Gaciot.
- Garcea.
- Garcés.
- Garces.
- Gárcez.
- Garceller.
- Garci.
- Garcia.
- Garcías.
- Garcias.
- Garsea.
- Garseand.
- Garsés.
- Garses.
- Garsinde.
- Gartzea.
- Gartzes.
- Gartzia.
- Garzea.
- Garzia.
- Garzón (kasu jakin batzuetan).
- Gasía.
- Gassía.
- Gassías.
- Gaztea.
Abizenak zenbait izen konposatu ditu Arabar jatorria dutenak: García de Vicuña, García de Madinabeitia, García de Zúñiga, García Orobio edo García de Guinea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gartzia - Deiturak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2019-08-24).
- ↑ a b c «Gartzia (Garzia, García) euskal deitura dela eta - JAGONET galde-erantzunak» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2019-08-24).