Garun lobulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Garun lobulu
Four lobes animation small.gif
Xehetasunak
Honen parte garuna
Identifikadoreak
Latinez lobi cerebri
TA A14.1.09.005
FMA 77800
Terminologia anatomikoa

Garun lobuluak garun kortexeko zatiak dira, garuna bere funtzioaren arabera azpibanatzen dutenak. Jarraian garuneko lobulurik garrantzitsuenak aipatzen dira:

  • Lobulu frontala: aurrealdeko zatian dago, Rolandoren artekaren aurrean. Honek mugitzeko ahalmena ematen du (kortex motorea), arrazoitzekoa eta arazoen konponketarena, baita lengoaiaren zati bat eta emozioak ere.
  • Lobulu okzipitala: Garunaren atzealdeko zatian dagoen lobulua da, animali askotan ondo zehaztutako mugak dituena, baina gizakian bere nortasun anatomikoa galdu duena. Irudiak sortzeaz arduratzen da.
  • Lobulu tenporala: garunaren zati bat da. Lobulu okzipitalaren aurrean dago, Silvioren artekaren atzealdean eta behealdean, gutxi gora-behera loki bakoitzaren atzean. Paper garrantzitsu bat du ekintza bisual konplexuetan, aurpegiak ezagutzea adibidez. Entzumena, oreka eta koordinaketaz arduratzen da. Garuneko "usaimenaren gune primarioa" da. Entzumenetik datorren informazioa jaso eta prozesatu ere egiten du, eta oreka mantentzen laguntzen du eta antsietatea, plazera eta haserrea bezalako emozio eta motibazioak erregulatzen ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.