Gasteizko erraldoi eta buruhandien konpartsa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gasteizko erraldoi eta buruhandien konpartsak historia luzea du. 1917ko abuztuan plazaratu zen lehenengo aldiz. Konpartsak hamar erraldoien bi bilduma ditu; buruhandiak, bestetik, zortzi dira. Konpartsa honek XVIII. mendearen amaieran galdu zen ohitura berreskuratu zuen. 2017an konpartsaren mendeurrena ospatu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendeurrena ospatzeko kaleratutako argitalpen interesgarrian erraldoien inguruko lehenengo aipamenak hirian aipatzen dira. Erraldoien konpartsa bati egiten zaizkion lehen aipamen “Reglamento y Cédula de S.M. de 15 de diciembre de 1643 de los salarios de los dependientes de la ciudad y otros gastos para su administración y gobierno” deritzon dokumentuan agertzen dira, bertan “zortzi dukat” esleitzen baitzaizkio “erraldoiak zaintzen dituen pertsonari, jantzi eta eranzteagatik, konponketez gain...”. 1728ko beste agiri batean, “Quincuatro Seráfico Franciscano” izenekoan, erraldoiak ere aipatuak dira. Frantziskotarren ordenako kide batzuen kanonizazioa dela eta argitaratutako argitalpena da, hirian monasterioa baitzuten. Jaiak aipatzen dituelarik, hau dio: “ya por las calles y plazas se escuchaban placenteras aleluyas; ya reseñaban la marcha el clarín y los tambores; ya los gigantes y danzas alborozaban el circo con sus acorzados brincos...” Argitalpen berean ere Martín de Gorostiza apaizak egindako erromantze batean dio: “aquí los bayles son extravagantes, aquí con sus gigantes...aquí hasta la naneta crece a codos...”

XVIII. mendeko beste dokumentu batean “zortzi figurante eta egitura bitxiko bi ipotx” aipatzen dira baita ere. Konpartsa desagertzeko urte garrantzitsua 1880a izan zen, geroztik irudiak inguruko herriei eskatzen baitzaizkie. Desagerpen horretan Karlos III.a Espainiakoaren 1789ko Errege Aginduak zerikusi nabarmena izan zuen; horren arabera erraldoiak prozesioetan ateratzeko debekua ezarri zen.[1]

1917ko otsailean, erraldoi berriak erosteko diru-bilketari eman zitzaion, festa berreskuratzeko asmoz. Irudientzako, gaia bezala, Arabako lurralde desberdinetako pertsonaiak aukeratu ziren. Lehenengoak Aramaioko harana eta Arabako Mendialdea izan ziren. Madrileko F. Losada tailerrak prestatu zituen Arabako Mendialdeko bi erraldoiak eta bi buruhandi. Isaac Díaz Ibáñez artista gasteiztarrak, bestetik, Aramaioko erraldoien bikotea eta beste bi buruhandi egin zituen.

1929ko ekainaren erdialdera, Udalak beste bi pertsonaia egitea erabaki zuen, Reguebero izenekoak. Regueberoak Batzar Nagusien batzarrera zihozten bi nekazari ziren; hauek aukeraz baliatzen ziren haien produktuak saltzeko. Lana Bilboko Higinio Basterra tailerrari enkargatu zitzaion. Zirriborroak Adrian Aldekoak egin zituen. Hurrengo urterako, 1930an, tailer berean, sei buruhandi berriak egin ziren. Haien izenak herritarrek asmatu zituzten.

1930etik 1940ra, sei erraldoik eta sei buruhandik osatu zuten Gasteizko konpartsa. 1923an Serafín Basterraren Bilboko lantegiak egindako Gargantuak gehitu zen.

1943an Heraclio Fournier enpresa inplikatu zen erraldoi taldea handitzen, barajako lau erregeak sortuta. Diseinua Enrique Sáez eta Víctor Guevararen lantegiei agindu zitzaien. Barajako erregeek 1962ko jaietara arte iraun zuten. 1974an Udalak sei buruhandi herrikoiak berritzea erabaki zuen, eta Salvador eta Pascual Jimenoren lantegie valentziarrei egin zien enkargua.

1984an Udalak konpartsa berritzeari ekin zion. Horretarako Marco Ibáñez de Matauco artistari lau buruhandi egiteko enkargua egin zitzaion. Geroztik bai Erraldoiak bai Buruhandiak berreskuratzen joan dira, gehienetan tradizioko irudiak berreskuratuz.

Erraldoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arabako Mendialdeko emakumezko nekazaria
  • Arabako Mendialdeko gizonezko nekazaria
  • Aramaioko emakumezko nekazaria
  • Aramaioko gizonezko nekazaria
  • “Reguebera”
  • “Reguebero”
  • Errege Bastoia (kartetako erregea)
  • Errege kopa (kartetako erregea)
  • Errege urrezkoa (kartetako erregea)
  • Errege ezpatakoa (kartetako erregea)

Buruhandiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hauen bi bilduma daude:

  • Betokerra
  • Kaskasoila
  • Negartia
  • Atsoa Hileoria edo Andreñoa

Txota eta zaldunen konpartsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txota urrea
  • Txota kopa
  • Zaldu urrea
  • Zaldun kopa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erraldoien eta buruhandien konpartsa. Ehun urte jaiaren muinean. Gasteizko Udala, 2-3 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]