Gauge bosoi
Gauge bosoi | |
---|---|
Elkarreraginak | grabitazio, elkarreragin nuklear indartsu, elkarrekintza nuklear ahul, elkarrekintza elektromagnetiko eta oinarrizko elkarrekintza |
Aurkitua |
Partikulen fisikan, gauge bosoia naturako funtsezko elkarreragin baten eramale bezala jokatzen duen bosoi bat da. Zehazkiago, gauge eremu teoriak deskribatutako funtsezko partikulen elkarreragina euren artean gauge bosoiak elkartrukatuz egiten da, arruntki partikula birtual bezala.
Eredu estandarreko gauge bosoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partikulen fisikako eredu estandarrean, hiru gauge bosoi mota daude: W eta Z bosoiak, fotoiak eta gluoiak. Horietako bakoitza lau funtsezko indarretako hiruri dagokio: fotoiak elkarreragin elektromagnetikoaren gauge bosoiak dira, W eta Z bosoiak elkarreragin ahularenak eta gluoiak elkarreragin indartsuaren eramaleak dira. Azkenik, grabitoia (teorikoki proposatua izan dena baina oraindik detektatu ez dena) grabitate elkarreraginaren arduraduna da. Kolore konfinamenduaren ondorioz, gluoi isolatuak ez dira energia baxuetan agertzen. Bai gerta litekeena, glueball masiboak sortzea da (datu hau oraindik ez da baieztatu).
Elkarreragina | Bosoia |
---|---|
Elkarreragin elektromagnetikoa | Fotoia |
elkarreragin ahula | 2 W bosoi (W+ eta W−) eta Z bosoi 1 |
elkarreragin indartsua | 8 gluoi |
Grabitazioa | Grabitoia (hipotetikoa) |