Edukira joan

Gazyr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazyr poltsa
Georgiako gizona chokha jantzita
Pyotr Wrangel baroia errusiar kosako uniformearekin

Gazyr Kaukasiako herrien janzkera nazionalen elementu bereizgarria da.

Gazyrrak garai baten fusilariek kargak eramateko erabiltzen zituzten: poltsetan edo bularreko poltsiko txikien errenkadetan, bala eta bolbora biltzen zuten paperezko kartutxoak sartzeko lekua.

Gazyr hitza (( errusieraz: газырь ) jatorriz turkieratik dator (hazır, "prest"), eta arabieratik hartutako mailegua da. Georgieraz : მასრები masrebi esaten zaio, eta chokha janzkera nazionalak daraman elementua da.[1]

Kaukasoko herrien jantziaren beste elementu batzuekin batera, kosako errusiarrek gazyr bularreko poltsikoak beren uniforme militarraren zati gisa hartuak dituzte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Л. В. Беловински, "Газыри, хазыри, хозыри", in: "Иллюстрированный энциклопедический историко-бытовой словарь русского народа. XVIII — начало XIX в."/ Moscow, Eksmo, 2007, ISBN 978-5-699-24458-4, p. 115.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]