Georg Baselitz
Georg Baselitz, jaiotza-izenez Georg Kern (Deutschbaselitz, Saxonia, Alemania, 1938ko urtarrilaren 23a – 2026ko apirilaren 30) margolari alemaniarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortaldeko Berlingo Kunstakademie arte-eskolan ikasi zuen hasieran. 1956an, Sartaldeko Berlinera aldatu zen, eta Arte Ederretako Akademian ikasi zuen. 1961ean eta 1962an, Pandämonium izeneko agiri bi argitaratu zituen, bere jarrera artistiko eta literarioa azalduz.
Sari ugari jaso zituen, eta pinturako katedraduna izan izan zen Karlsruheko eta Berlingo unibertsitateetan. Margolanez gainera, kalitate handiko grabatuak eta zurezko eskulturak egin zituen. Bere garaiko artista alemaniar garrantzitsuenetako bat izan zen, eta berebiziko eragina izan zen 70eko eta 80ko hamarraldietan Alemanian eta Europako beste herrialde batzuetan sortu ziren artista figuratibo berriengan.
Baselitzek oso estilo berezia du: jiraturik, zatikaturik, buruz behera edo nonahi sakabanaturik margotzen ditu koadroetako irudiak, haien ezaugarri formalak nabarmentzeko.
Obra nagusiak: "Heroiak", "Matxinoak" eta "Artzainak" (1960ko hamarraldia), "Adiskide handiak" (1965), "Poeta" margolan-sorta (1965) eta "Sudur gorria" (1987).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
