Gerezi-erramu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerezi-erramu
Karayemiş-8.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
LeinuaAmygdaleae
GeneroaPrunus
Espeziea Prunus laurocerasus

Gerezi-erramu (Prunus laurocerasus) prunus generoko zuhaitz espezie bat da. Asia Txikian jatorria duen landare hau Europako eskualde epeletan, tartean Euskal Herrian, hazi arren normalean zuhaixka bat besterik ez da. Lorategietan landare apaingarria da eta lasaigarri moduan erabiltzen dute[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6 metrotako altuera hartzen duen hosto iraunkorreko zuhaitza da. Laurisilvan 8 metroko altuera ere hartzen du. Hosto brillanteak, obalatuak, koriazeoak eta kolore berdekoak ditu eta handiak dira, 10 cm ingurukoak. Lore zuri usaitsuak ditu ardatz batean kokaturik daudenak. Fruitua drupa beltz bat da, gereziaren tamainakoa, hortik landarearen izena. Fruituaren haragia jangarria da baina barruan dituen haziak pozointsuak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cronquist, A. J.; Holmgren, N. H.; Holmgren, P. K.. (1997). Vascular Plants of the Intermountain West, U.S.A., subclass Rosidae (except Fabales). in: Intermount. New York: Hafner Pub. Co., 1–446 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.