Edukira joan

German Landazabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
German Landazabal
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGermán María Landazábal Galagarza, German Maria Landazabal Galagaltza
JaiotzaAraia1884ko urriaren 11
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGualeguay (en) Itzuli1953ko maiatzaren 20a (68 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Espainiako Akademia Erroman
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Juan Santiago Aranburu
José Tragó (en) Itzuli
Valentín Arin
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta piano-jotzailea

German Maria Landazabal Galagaltza (Araia, 1884ko urriaren 11 - Gualeguay, 1953ko maiatzaren 20a) arabar musikagilea izan zen.

Bere lehen musika-prestakuntza Araiako organistak eman zion, eta, ondoren, Gasteizen ikasi zuen, Juan Santiago Aranburu eta Francisco Viñasprerekin. Azken honek harmonia irakatsi zion. Germanek harreman estua zuen Aranburu familiarekin, besteak beste, bere irakaslearen seme-alabak, gerora musikari izan ziren Luis Aranburu eta Enrique Aranburu.

Geroago, Madrilgo kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten, eta zortzi urtez ikasi eta karrera amaitu zuen. Bere irakasleen artean, José Trago eta Valentín Arín maisuak zeuden.

1923an Argentinara emigratu zuen, eta han bizimodu apala egin zuen musika eta piano irakasle gisa Entre Ríosko probintzian.

Lan nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • “En la cumbre de Altobizkar” poema sinfonikoa.
  • “La Reina Margarita” eta “La alegría del mundo” operetak.
  • “Allegro en fa sostenido mayor”, “Vals cromático”, “Nostalgia” eta “Colombina” pianorako lanak.
  • Arriba Elcano orkestrarako lanak