Gerra Beltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tasmaniako Gerra Beltza
Truganini and last 4 tasmanian aborigines.jpg
Azken lau tasmaniarrak, 1850eko hamarkadan. Eskuinean eserita dagoena Truganini da, hiltzen azkena (1876). XIX. mendearen hasieran 5.000 aborigen inguru bizi ziren uhartean, baina britainiar gobernuak baimendutako giza ehizak azkendu zituen.
Data 1828–1832
Lekua Van Diemenen Lurraldea, egungo Tasmania
Emaitza Tasmaniar aborigenak azkentzea, bai eta haien kultura eta hizkuntza ere.
Gudulariak
Erresuma Batua Britainiar kolonoak Tasmaniar aborigenak
Buruzagiak
Erresuma Batua George Arthur (teniente-gobernadorea) Mangerner
Indarra
1.000 soldadu eta kolono[1] 1.000–2.000 aborigen gatazkaren hasieran (tartean borrokalariak ez zirenak)
Galerak
187[2] Guztietatik 250 bizirik amaieran

Gerra Beltza (ingelesez: Black War) 1828tik 1832ra bitartean ingeles kolonoek Tasmaniako aborigenen aurka egindako gerra izan zen. Tasmaniako aborigenen genozidioa ekarri zuen.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1642an, Ozeanian, Abel Tasman Jansen nabigatzaile holandarrak uharte bat aurkitu zuen Australiako kostaldetik 240 kilometrora. Bertako biztanleak azal iluneko eta ile kizkurreko gizon-emakume txiki eta argalak ziren (gizonezkoek 1,60 m neurtzen zuten batez beste, eta emakumeek 1,48). Ehiza eta bilketa zituzten bizibide. Hasieran Van Diemenen Lurra esan zioten irlari, Anthony Van Diemen garai hartako Ekialdeko Indietako Holandar Konpainiaren gobernadore orokorraren omenez. Baina 1855etik aurrera aurkitzailearen izena jarri zioten: Tasmania.[3]

Kolonizazioa eta lehen arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Holandarren ondoren, frantsesak eta britainiarrak iritsi ziren uhartera, eta bertakoak esklabo egiten hasi ziren. 1803an britainiarrek presondegi kolonia bat ezarri zuten bertan eta, kondenatuez gain, lur eremuak lortzeko eskrupulurik ez zuten kolonoak iristen hasi ziren. Kolonoek ez zituzten aborigenen ehiza eremuak errespetatzen eta liskarrak berehala piztu ziren armada britainiarraren babesa zuten iritsi berrien eta beren burua defendatzeko ezer gutxi zuten tasmaniarren artean. Europarrek egindako hilketa, bortxaketa, bahiketa eta bestelako gehiegikeriek ez zuten zigorrik. Eta, hala ere, tasmaniarrak beren burua defendatzen ahalegindu ziren, suzko armen kontra harriek eta lantzek inolako aukerarik izan ez arren.[3]

1826an, Colonial Times and Tasmanian Advertiser astekariak autodefentsa erabili zuen aitzakiatzat kolonoen jarrera zuritzeko: “Ez gaude hemen lan filantropikoa egiteko. Autodefentsa naturaren lehen legea da. Gobernuak bertakoak kanporatzen ez baditu, basapiztiak bailiran ehizatuko ditugu”.[3]

Genozidioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernu britainiarrak tasmaniarrak beste uharte batera aldatzea pentsatu zuen, baina azkenean aldizkariaren iradokizunak irtenbide azkarragoa ekarriko zuela erabaki zuen. Hala, 1828an aborigenen ehiza baimendu zuten. Baimendu eta akuilatu, ehizaki bakoitzak ordainsaria baitzuen: helduak bost liberatan ordaintzen ziren; haurrak, bitan. 1803an 5.000 aborigen inguru bizi ziren irlan; 1830ean 200 bat geratzen ziren.[3]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1860an azken gizonezko tasmaniarra hil zen. Royal Society of Tasmania elkarteko kide George Stokellek gorpua larrutzeko agindua eman zuen, oroigarri gisa larruarekin zorro bat egiteko. Azken emakume tasmaniarra, Truganini, 1876an hil zen. Genozidioa burutua zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Australian Dictionary of Biography Douglas, Sholto.
  2. Stuart Macintyre Reviewing the History Wars.
  3. a b c d e «Tasmaniako aborijena bost libratan», Argia, 2014-09-28, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]