Getadar

Koordenatuak: 42°37′00″N 1°28′23″W / 42.61663867°N 1.47314868°W / 42.61663867; -1.47314868
Wikipedia, Entziklopedia askea
Getadar
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Getadarreko etxe bat, Juan J. Recalderen bilduman
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaZangozerria
UdalerriaEzporogi
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaGetadar
Posta kodea31492
Herritarragetadartar
Geografia
Koordenatuak42°37′00″N 1°28′23″W / 42.61663867°N 1.47314868°W / 42.61663867; -1.47314868
Garaiera746 metro
Distantzia54,7 km (Iruñetik)
Demografia

Getadar[1][a] Bizkaia ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean. Ezporogi udalerrian da.

XX. mendean despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Nafarroako Gobernuko finka batara pasa ziren.

Bertako biztanleak getadartarrak ziren.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getadar toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Guetadarr (1366)
  • Guetadar (1534)
  • Guetadar (1721)
  • Guetadar (1802)
  • Guetadar (1945)
  • Getadar (1996)
  • Getadar (2019)

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getadar Bizkaia ibarran dago, Ezporogi udal-barrutian, Oibar ibarrean, Zangozerria eskualdean, Nafarroa Garaia herrialdearen ekialdean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezporogiko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.

Ezporogiko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezporogin ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Oibar pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 556 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


    Datu klimatikoak (Oibar, 1974-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 23.0 28.0 29.0 36.0 39.0 41.0 41.0 40.0 31.0 25.0 19.0 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 11.1 14.7 16.2 20.9 26.1 29.7 29.5 25.2 19.4 12.9 9.4 18.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.7 9.7 11.2 15.3 19.6 22.5 22.5 19.0 14.4 9.1 6.0 13.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 2.3 4.6 6.2 9.7 13.1 15.3 15.6 12.8 9.5 5.3 2.5 8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.0 -8.0 -10.0 -2.0 1.0 5.0 7.0 6.0 4.0 -1.0 -7.0 -10.0 -11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 50.1 48.6 47.1 73.6 57.9 47.4 28.9 30.7 57.2 77.2 57.3 68.12 654.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 44.0 43.4 47.5 54.0 56.0 88.5 31.0 68.0 75.5 66.5 43.1 58.0 88.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8.4 7.7 6.5 10.1 8.6 5.6 4.1 3.7 5.4 8.6 9.6 9.6 87.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.8 0.9 0.7 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 0.8 3.5
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mendearen amaieran dokumentatuta dago, Leireko monje baten abizen lokatibo gisa. Bertako biztanle guztiak, hurrengo mendeetan, gizarte kapareak ziren. 1427 eta 1553an 2 su zituen eta 1646an 4. 82 biztanle zituen 17116an eta 61 1857an.

Oibar ibarraren parte izan zen 1835-1845 bitartean, non banandu eta Ezporogi udalerrian sartu zen. 1847an Arteta, Julio eta Usunbeltzekin erregidore bat izendatu zuen. XIX. mendearen lehen erdira arte, Getadar jaurerri izan zen; 1802ko Hiztegiaren arabera, Oibar ibarreko Bizkaia ibarran duten eta Mendinuetako maiorazkoaren kide diren Usunbeltz, Julio eta Artetakoekin batera osatzen duten lurreko zazpi lekuetako bat da. Orduan, 10 etxe zituen 63 arimarekin, eta, jaurerri-administrazioa izan arren, erregeordetzatik hurbil zegoen haren gobernua: serio amaitu zuenak izendatutako diputatu batek eta herriko bizilagunen artean aukeratutako errejidoreek zuten agintea. 1847an eskola bat zuen, zortzi ikasle ibiltzen ziren eta 38 pizu zituen.

62 biztanle zituen 1858an, 36 1887an, 37 1900ean, 46 1910ean, 33 1920an, 28 1930ean, 15 1940an, 5 1950ean eta 7 1960an. Ez da agertzen data horren ondorengo Biztanleriaren Izendegietan. Sabaitza, Usunbeltz, Julio, Arteta, Loia, Gardalain eta Irangoitirekin Nafarroako Baso Ondareko Ezprogui finka eratzen du, 3465 Ha neurtzen duena (larizio pinua, basoko pinua, haritza).

Gaur egun, herri hustuan gazte-aterpetxe bat da.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /getáð̞aɾ/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Getadar - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Oibar» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Oibarreko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]