Gibraltarko lorategi botanikoa

Koordenatuak: 36°07′53″N 5°21′04″W / 36.1313°N 5.3511°W / 36.1313; -5.3511
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibraltarko lorategi botanikoa
Gibraltar Botanic Gardens
Alameda Gardens
La Alameda, Jardín Botánico de Gibraltar
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Designation for an administrative territorial entity of a single countryItsasoaz haraindiko britainiar lurralde
Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde Gibraltar
Koordenatuak36°07′53″N 5°21′04″W / 36.1313°N 5.3511°W / 36.1313; -5.3511
Map
Altitudea40 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1816
Arkitektura
Azalera6 ha
Webgune ofiziala

Gibraltarko lorategi botanikoa, Gibraltar hirian dagoen 6 hektareako lorategi botanikoa da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alameda, Red Sands Road, PO Box 843. Gibraltar

  • Latitudea: 36 7' N
  • Longitudea: 5 21'W
  • Altuera: 35 m-tik 60 m-ra

Administrazio/Harrera Telefonoa +350 41235

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alameda lorategia 1816an sortu zen, George Don jeneralaren gobernadorearen ekimenez, Gibraltarko hiritarrei aisialdirako eremu bat eskaintzeko.

Urte askotan helburu hori bete zuen baina 1970eko hamarkadan utzikeria egoeran erori zen. Gibraltar Gardens Botanic Project 1991ko ekainean hasi zen Gibraltarko Gobernuak Gibraltar Wilderness Environmental Managers enpresa batekin kontratatu zuenean lorategiak zaharberritzeko eta lorategi botaniko bihurtzeko. Urte horretan bertan, John Cortes doktorea erakundeko zuzendari izendatu zuten.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorategietako landareak espezie autoktonoen eta atzerritik ekarritako beste espezie batzuen konbinazioa dira, askotan antzinako lurralde britainiarretatik ekarritakoak, Australia eta Hegoafrika kasu, zeinekin Gibraltarrek itsas harremanak zituen Britainiar Inperioaren garaian.

1991az geroztik espezie ugari sartu dira Gibraltarrera, kasu batzuetan lehen aldiz.

Aloe eta krasulaceae landareetan espezializatua dago, baita Gibraltarren eta inguruetan aurkitzen diren landare endemikoetan ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]