Gilmanen erreaktibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilmanen erreaktiboen egitura

Kimika organikoan Gilmanen erreaktiboak konposatu organometalikoak dira, R2CuLi formulakoak, non R alklilo, arilo edo binilo taldea den. Erreaktibo hauek Grignarden erreaktiboak eta konposatu organolitikoak baino erabilgarriagoak dira haluro talde bat R talde batez ordezkatzeko. Horrek ahalbidetzen du konposatu konplexuak sintetizatzea konposatu sinpleetatik abiatuz[1].

Gilamen erreaktiboen erreakzioen eskema orokorra:

R2CuLi + 2 R'X → 2 R-R' + CuX + LiX

Gilmanen erreaktiboak ez dira basikoak eta, ondorioz, hidroxilo eta karbonilo taldeen presentzia oso ongi onartzen dute. Halaber, ez dute errakzionatzen zetonekin eta esterrekin. Alabaina, aldehido ez-konjugatuen karbonilo taldeekin erreakzionatzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Normant, J. F.. (1972). «Organocopper(I) Compounds and Organocuprates in Synthesis» Synthesis 1972 (02): 63–80.  doi:10.1055/s-1972-21833. ISSN 0039-7881. (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).