Konposatu organometaliko
Konposatu organometaliko esaten zaie metal-karbono lotura bat gutxienez duen konposatu organikoei[1]. Metalen artean alkalinoak, lurralkalinoak eta trantsiziozkoak daude. Konposatu organometalikoen artean sartzen dira ere horren metaliko ez diren elementu batzuk eratzen dituztenak hala nola boroa, silizioa, artsenikoa, selenioa edo eztainua. Grignarden erreaktiboak edo Gilmanen erreaktiboak dira klase honetako konposatu adierazgarrienetako batzuk.
Konposatu organometalikoak sailkatzeko elementuaren izenari organo- aurrizkia ipintzen zaio, adibidez, organopaladio edo organomerkurio konposatuak[2]. Badira salbuespenak: organosiliziko, organoborano eta organolitiko, esaterako.
Konposatu organometalikoak asko erabiltzen dira laborategian zein industrian erreakzioetan substratu legez zein katalizatzaile gisa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
- ↑ Chemistry (IUPAC), The International Union of Pure and Applied. «IUPAC - organometallic compounds (O04328)» goldbook.iupac.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).