Giorgia Marras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giorgia Marras

Bizitza
JaiotzaGenova1988ko martxoaren 12a (36 urte)
Herrialdea Frantzia
 Italia
Hezkuntza
HeziketaParis 8 Unibertsitatea
Accademia Ligustica di Belle Arti (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea eta ilustratzailea
KidetzaCollectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (en) Itzuli
giorgiamarras.com

Giorgia Marras (Genova, 1988ko martxoaren 12a) komikigile eta ilustratzaile italiarra da. Edvard Munch-i buruzko komiki biografiko bat argitaratu zuen, eta geroago, Elisabet Bavariakoari, "Sissi-ri", buruzkoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giorgia Marras Genovan jaio zen, 1988ko martxoaren 12an. Bigarren Hezkuntzako ikasketak arte-lizeo batean egin zituen.[1] Horren ondoren, Genovako Arte Ederren Akademian ikasi zuen lehenik, eta gero, Paris-VIII Unibertsitatean arte plastikoko ikasketak egiten segitu zuen.[2]

2013an, artista egoiliarra izan zen Linzen. Egonaldi horretan lanean hasi zen aurrerago argitaratuko zuen Edvard Munch-en biografian: Munch before Munch.[3] Tuss argitaletxean argitaratu zen, italieraz, 2014. urtean.[4] A. Perroud kritikariaren arabera, Marrasek margolari norvegiarraren gaztaroa "giro ilun eta batzuetan kezkagarrian" aztertzen du, Anne Teuf komikigile frantsesarena gogorarazten duen estiloan.[5] Lan hau argitaratu ondoren, ONO Arte Contemporanea galeriak Giorgia Marrasen lanen erakusketa aurkeztu zuen Bolonian 2017an.[6]

Angulemako autoreen etxeko egoiliarra izan zen 2015 eta 2019 bitartean, Isabel Bavariakoa "Sissi" enperatrizari buruzko biografia bat prestatzeko[3]: Sissi - Une femme au delà du conte de fées (Steinkis Group argitaletxea, 2019).[7] Zinemak Isabel Bavariakoaz eskaintzen duen irudi estereotipatutik urrun, Marrasek nortasun modernoko emakume independentea eta lotsatia aurkitu zuen.[2] Lana italieraz eta gaztelaniaz ere argitaratu zen.[8]

2020an, COVIDak eragindako konfinamendua izan arren, Komikiaren Urtea zela eta antolaturiko «Toute la France dessine» ekimenean parte hartu zuen.[9][10]

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munch Before Munch. 2014an Italian argitaratua, italieraz, Tuss argitaletxean. Frantzian eta Espainian ere argitaratu zuten, 2016an, Steinkis Group eta Sapristi Comic argitaletxeetan, hurrenez hurren.[11]
  • Sissi - Une femme au delà du conte de fées, Steinkis Group, 2019. Italian (Diabolo Edizioni) eta Espainian (Sapristi Comic) ere argitaratua.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Giorgia Marras» artikulutik itzulia izan da, 2023-12-16 data duen 210615024 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-12-16 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) Wagner, Céline. «Giorgia Marras - Il n'y a rien de plus contagieux que des histoires» Le Club de Mediapart (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  2. a b (Ingelesez) Leong, Sloane. (2019-07-30). «"Simplifying Is My Thing": Sloane Leong Talks To Giorgia Marras» The Comics Journal (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  3. a b (Frantsesez) Groensteen, Thierry. (2016ko otsaila). «dans l’atelier de... giorgia marras | Cité internationale de la bande dessinée et de l'image» www.citebd.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  4. (Gaztelaniaz) Lillo, Anika. «Munch, una biografía» Anika Entre Libros (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  5. (Frantsesez) Perroud, A.. «Munch avant Munch» www.bdgest.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  6. (Italieraz) «“L’urlo prima di Munch”, la mostra a Bologna» XL Repubblica.it (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  7. (Frantsesez) Blachon, Jérôme. «Sissi : une femme éprise de liberté qui a séduit l’Europe.» ActuaBD (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  8. (Italieraz) «5 fumetti scelti e commentati da Eleonora Antonioni» Fumettologica 2020-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  9. "Toute la France dessine !" : au tour de Giorgia Marras. 24 avril 2020..
  10. Aurélia Vertaldi. (11/04/2020). «Coronavirus : la bande dessinée rivalise d'initiatives» Le Figaro..
  11. (Ingelesez) «Comics - Munch before Munch - giorgiamarras» www.giorgiamarras.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  12. (Ingelesez) «Comics - Sissi - Steinkis Editions - giorgiamarras» giorgiamarras.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]