Edukira joan

Giorgio Marengo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giorgio Marengo

Q102426351 Itzuli kardinal

2022ko abuztuaren 27a -
apezpiku tituludun

2020ko apirilaren 2a -
Elizbarrutia: Castra Severiana (en) Itzuli
parroko

2001 - 2020
Bizitza
JaiotzaCuneo1974ko ekainaren 7a (50 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaPontifical Urbaniana University (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa
Erlijio-ordenaConsolata Missionaries (en) Itzuli

Giorgio Marengo (Cuneo, 1974ko ekainaren 7a) italiar kardinala da[1], Ulan Batorko prefektu apostolikoa[2].

Haurtzaroan eskauta zen eta gaztaroan eskrima praktikatu zuen. Kontsolataren misiolari bat ezagutu zuen, eta handik denbora batera apaiz kristaurik ez dagoen lekuetara bidaltzen dituen kongregazio honetan sartzea erabaki zuen[3].

2001eko maiatzaren 26an apaiztu zen, 27 urte zituela[4].

2003an, hogeita bederatzi urte zituela, Mongoliara joan zen beste bi apaiz eta bi mojekin. Hiru urte eman zituen mongoliera ikasteari. Arvaikheerren finkatu ziren, Ulan Batortik 430 kilometrora dagoen hirian. Bertan ez zegoen eliza katolikorik. Hirira iristean, bertako biztanleek espioitzat hartzen zituzten. 2010ean emakume talde bat bataiatu ziren, gero haien senarrak eta gainerako senideak. 2022an, Mongoliako katolikoen kopurua 1470 pertsonakoa zen. Marengok «kultura baten bihotzean Ebanjelioa xuxurlatu» esamoldea erabiltzen du. Mongolian jaiotako lehen apaiza 2016an ordenatu zen, eta bigarrena 2021ean[3].

2020ko apirilaren 2an, Frantzisko aita santuak Castra Severianako apezpiku titular eta Ulan Batorko prefektu apostoliko izendatu zuen[2]. 2020ko abuztuaren 8an apezpiku ordenatu zuten. Geroztik, Marengo zortzi parrokik osatutako Mongoliako eliza katolikoaren buruan dago[3].

2022ko abuztuaren 27an Frantzisko aita santuak kardinal izendatu zuen[1], eta 2022ko urriaren 7an, Ebanjelizatzeko Dikasterioko kide izendatu zuen[5].

  • Sussurrare il Vangelo nella terra dell'eterno Cielo blu (Urbaniana University Press, 2018)

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Un misionero italiano de 48 años se convierte hoy en el cardenal más joven de Francisco» La Vanguardia 2022-08-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  2. a b (Italieraz) «Nomina del Prefetto Apostolico di Ulaanbaatar (Mongolia)» The Holy See 2020-04-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Martínez-Brocal, Javier. «Giorgio Marengo, el benjamín de los príncipes de la Iglesia» ABC 2022-09-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  4. a b (Ingelesez) «Giorgio Cardinal Marengo, I.M.C.» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  5. (Gaztelaniaz) «Renuncias y nombramientos» Iglesiaactualidad 2022-10-07 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]