Gizarte Demokratikoaren Alderdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizarte Demokratikoaren Alderdia
Partiya Civaka Demokratîk (PCD)
BuruzagiaAhmet Türk, Emine Ayna, Aysel Tuğluk, Nurettin Demirtaş
Sorrera2005eko abuztuaren 17a
Desegitea2009ko abenduaren 12a
Egoitza nagusiaBarış Manço Cad. 32. Sk. 37. zbk, Balgat – Ankara
Ideologia politikoaNazionalismo kurdua
sozialdemokrazia
Nazioarteko kidetzaInternazional Sozialista (behatzailea)
www.dtp.org.tr/

Gizarte Demokratikoaren Alderdia (turkieraz: Demokratik Toplum Partisi, DTP, kurdueraz: Partiya Civaka Demokratîk, PCD) Kurdistango alderdi politiko sozialista eta abertzalea izan zen.

2005ean sortu zutenetik ibilbide politikoki arrakastatsua izan dute, baina euren ideologiagatik eta PKKrekin (Kurdistango Langileen Alderdia) izandako loturengatik Turkiako estatua atzetik eduki dute azkenik 2009an ilegalizazioaren prozesua jasan duten arte.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an 20 legebiltzarkide lortu zituzten Turkiako Parlamentuan, eta 2009an bederatzi alkate eskuratu zituzten beste hainbeste probintzietako hiriburuetan, Diyarbakır, Batman, Hakkari, Iğdır, Siirt, Şırnak, Tunceli, Bingol eta Van hirietan hain zuzen ere.

Debekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, 2009ko abenduan Turkiako Auzitegi Konstituzionalak azkenean alderdia legez kanpo utzi zuen "estatu, herrialde eta nazioaren batasun apurtezinaren aurkako ekintzen sorlekua" izateaz akusatuta. Debekua hala herrialdearen barruan nola nazioartean oso kritikatua izan da, turkiar agintariek Ezker Abertzalearen aurkako prozesuak eredutzat hartu duten bitartean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]