Ginebra (erregina)
| Ginebra | |
|---|---|
| Arturiar zikloa | |
Genobeba erregina, Henry Justice Forden lana | |
| Argitalpena | |
| Ageri den obrak | ikusi
|
| Lan eratorriak | |
| Datu biografikoak | |
| Sexua | Emakume |
| Jarduera | erregina |
| Familia | |
| Aita | Leodegrance |
| Ezkontidea(k) | Artur erregea |
| Bikotekidea(k) | Lancelot Lakukoa |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Anai-arrebak | ikusi
|
Ginebra[1] erregina Artur erregearen emaztea eta Britaniako erregina izan zen folklorean eta Erdi Aroko literaturan.
Arturiar zikloaren kondairen arabera, Ginebra desleial izan zitzaion senarrari, eta maitale izan zuen Lantzelot Aintzirakoa Mahai Biribileko Zalduna. Desleialtasunak Kamelot erortzea eragin zuen, eta Ginebra gizakion izaeraren hauskortasunaren ikur bilakatu zen. Mitoaren arabera, Ginebra eta Lurra bat ziren eta bere gaitzek uzten galerak eragin zituzten.
Sir Lantzelot bere zaldunak beraganako zuen maitasunagatik da batez ere ezaguna. Galesko lehen literaturan, Gwenhwyvar izeneko dama bat "uharte honetako lehen dama" dela esaten da; Godofredo Monmouthekoak XII. mendearen hasieran asmatu eta idatzi zuen Historia regum Britanniae kontakizunean, Guanhumara izena jarri zion, eta erromatar dama gisa aurkeztu zuen. Hain zuzen ere, Arturren emazte gisa Godofredoren lan horretan agertzen da estreinakoz. Elezahar batzuetan, aldiz, Arturren bigarren emaztea zela iradokitzen zen.[2]
Thomas Maloryren bertsio estandarizatuan, Arturren heriotza (1469) liburuan, funtzio hauek ditu: Britaniako erregina da, Artur erregearen emaztea eta sir Lantzeloten maitalea. Arturren ilobak, Mordredek, bahitu zuen, eta Arturrek erreskatatu behar izan zuen. Baina Ginebra pertsonaia ez zen garatu Chrétien de Troyesek (1159-1190 inguruan jardunean) Lantzelot edo gurdiko zalduna narrazioaren argumentuaren funtsezko pieza bihurtu zuen arte (1177 inguruan). Chrétienek Lantzeloten eta Ginebraren arteko amodiozko abentura sartu zuen bere kontakizunean, eta ondorengo idazleek Artur-Ginebra-Lantzelot argumentua garatzen joan ziren Malory-k bere obran tratamendurik osoena eman zion arte. Ginebra pertsonaia faltsu, traizionatzaile eta limurtzaile gisa aurkezten du, baina baita bere kontrolaz haragoko egoera batzuetan harrapatutako emazte zintzo eta maitekor gisa ere. Artur erregearen inguruko elezaharretan, sarritan bahitu eta erreskatatzen dute, eta, beraz, kinka larrian dagoen dama gaztearen figura literarioaren Erdi Aroko paradigma goiztiarra ere bada. Aditu modernoek diotenez, baliteke hil ondoren mito bihurtutako figura historikoa izatea, edo "Britaniaren subiranotasuna ordezkatzen duena,; beste batzuek Jakituriaren jainkosa sinbolizatzen duen bitartean", kataroek Sofia Pronoia deitzen zuten kontzeptua ulertu zuten bezala. Ez dago inolako adostasunik baieztapen horiei dagokienez, eta horrek Ginebraren izaera iheskorra nabarmentzen du, irakurleentzat kontakizunetako aitoren semeen eta zaldunentzat bezain zaila baita definitzea.[3]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonia mitiko guztiekin bezala, Ginebrak ere hainbat izen izan ditu, narrazioa ezberdinetan jaso den pertsonaia izan denez, horietako asko, ahozko literaturan eta hizkuntza ezberdinetan jatorria izan dutenak.Egun, izenaren historian atzera egiteko saiakerak egin dira, balizko jatorrizko esanahi eta balizko ezaugarri zaharragoak aurkitzeko.
Izenaren jatorrizko forma galestarra (ezagutzen dugun forma zaharrena, idatziko iturrietan jaso zen lehenengoa) Gwenhwyfar da (baita Guenhuibhar, Gwenhwyvar ere), irlandar Findabar izenaren sustraikidea dela dirudiena (Findabar hori Medb erreginaren eta Ailill mac Máta erregearen alaba da Ulstergo Zikloan). Gwenhwyfar «Maitagarria/mamu zuria» gisa itzul daiteke, proto-zelta*[4] Windo- «zuria» +*sēbro «mamua» (antzinako irlanderarekin sustraikide «espektroa, mamua, naturaz gaindikoa izatea [normalean zentzu peioratiboan ]»).[5][6][7][8] Batzuek iradoki dute izena Gwenhwy-fawr (Gwenhwy handia) zela, Gwenhwy-fach (Gwenhwy txikia/txikiagoa) izenari kontrajarria dagoena. Gwenhwyfach (Gwenhwyach ere idatzia) Gwenhwyfarren ahizpa gisa agertzen da galestar literaturan, baina Melville Richards eta Rachel Bromwich aditu galestarrek baztertu egiten dute etimologia hori (Richardsek iradokitzen du Gwenhwy-fawr aldaera Gwenwhy-far idazteko modu oker bat izan zela).[9] Ingeles modernoan sustraikidea den izen bat Jennifer da, kornubieratik datorrena.[10]
Latinezko testu goiztiarra den IX. mendeko Vita Gildae idazlaenean, Guennuuar (Guennuvar) izena ematen dio egileak. Godofredo Monmouthekoak latinizatutako egin zuen foram hori eta Guenhuuara bezala (Guenhuvara)[11], - baina eskuizkribu batzuk eta, beraz, edizio modernoek, Guenhumara edo Ganhumara bezalako M batez ere idazten dute, ziur asko, "uu/uv" grafia "um" bezala nahastu zirelako Godofredoren Historia Regum Britanniae kopietako batean-. Gero, XII/XIII. mendeko ingelez poeta izan zen Layamonek Wenhauer (Wenhaiuer) idatzi zuen. Beste eskuizkribu batean Gwenayfer irakur daiteke. Wace's Roman de Brut idazlanean, Genoivre eta Gahunmare izena ematen zaio erreginari. Gerald Galesekoa kronistak berari buruz idaztean Wenneuereia (Wenneveria) izena ematen dio eta Chrétien de Troyes erromantzegileak Guenievre (Guenièvre) esaten dio. Azken forma hori Chrétien-en eraginpeko prosa-zikloen egileek gorde zuten, Genievre (Genièvre) edo Gueneure bezalako aldaerak ere erabili zituztelarik. Eta izenaren beste aldera asko agertu izan dira Europako beste herrialdeetako literaturan.[12][13][14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 11 or..
- ↑ (Ingelesez) «Guinevere | Legendary Queen of Britain, Wife of King Arthur | Britannica» Encyclopedia Britannica (kontsulta data: 2025-11-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mark, Joshua J.. (2019-04-10). «Guinevere» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2025-11-22).
- ↑ Teorikoki berreraiki den izen edo hitz bat izartxo batez adierazten ohi da hizkuntzalaritzan.
- ↑ Schrijver, Peter. (1995). Studies in British Celtic Historical Phonology. Rodopi, 249-250 or. ISBN 978-9051838206..
- ↑ Hamp, Eric P.. (1996). «Varia» Études celtiques 32 (1): 87–90. doi:. (kontsulta data: 2025-11-22).
- ↑ Koch, John T.. (2006). Celtic culture: a historical encyclopedia. Abc-clio, 861 or. ISBN 978-1851094400..
- ↑ Quinn, ed. Dictionary of the Irish Language (bertsio elektonikoa hemen: http://www.DIL.ie). Dublin: Royal Irish Academy, S hizkia, 205 zutebea or..
- ↑ Richards, Melville (1969) "Arthurian Onomastics", in: Transactions of the Honourable Society of Cymmrodorion, 2. lib., 257. or.
- ↑ (Ingelesez) «Cleveland Evans: Jennifer went from 'strange' to popular» Omaha.com (kontsulta data: 2025-11-22).
- ↑ Latinezko testuen u eta v ez ohi dira beraizten.
- ↑ «Judy Shoaf | College of Liberal Arts and Sciences» people.clas.ufl.edu (kontsulta data: 2025-11-22).
- ↑ Bruce, Christopher W. (1999ko martxoaren 21a). The Arthurian Name Dictionary. Taylor & Francis ISBN 9780815328650..
- ↑ Bromwich, Rachel. (2006). Trioedd Ynys Prydein: The Triads of the Island of Britain. University of Wales Press ISBN 978-0708313862..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Glenys Witchard Goetinck (1966) “Gwenhwyfar, Guinevere and Guenièvre”. Études celtiques, 11-2. 351-360 or.
- “El primer beso de Lanzarote y Ginebra”. La Naturaleza y el amor cortés. Ecología y sostenibilidad en la Edad Media: arte, ODS e innovación docente. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea
- de la Cruz, Jesús M. “El rapto de la reina Gwenhwyfar”. Voces de Bronce y Hierro
| Mitologia zelta | ||
|---|---|---|
|
Arturiar zikloa: Bretainiako materia • Artur errege • Merlin • Lantzelot • Exkalibur Zelta jaiak: Samhain • Imbolc • Bealtaine • Lughnasadh | ||