Glory (1989ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Glory (1989ko filma)
Filma
Jatorrizko izena Glory
Urtea 1989
Generoa gerra-filma
film dramatikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 122 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Georgia (AEB)
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Edward Zwick
Gidoigilea(k) Kevin Jarre Itzuli
[[Kategoria:Kevin Jarrek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Matthew Broderick
Denzel Washington
Cary Elwes
Morgan Freeman
Andre Braugher
Alan North
John Finn
Bob Gunton
Jay O. Sanders
Cliff DeYoung
Donovan Leitch





[[Kategoria:Alan Northek Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Donovan Leitchek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Freddie Fields
Konpainia ekoizlea TriStar Pictures Itzuli
[[Kategoria:TriStar Picturesek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Steven Rosenblum
Bestelako lanak
Musikagilea James Horner
Argazki-zuzendaria Freddie Francis
Sariak
Kanpo loturak
www.sonypictures.com/homevideo/catalog/catalogDetail_DVD043396702899.html

Glory (euskaraz Loria) 1989ko Edward Zwick estatubatuar zinema zuzendariaren gerra filma epiko bat da. Bertan, Matthew Broderick, Denzel Washington, Cary Elwes eta Morgan Freeman aktoreek antzeztu zuten.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan girotua dago, soldadu beltz boluntarioez osatutako Massachusettseko Boluntarioen 54. Infanteria Errejimenduaren benetazko istorioa kontatzen duelarik. Gerraren amaierararte 186.107 gizon afroamerikar Batasunaren gudarostean izen eman zuten, gatazka hartan zehar haietako 37.300 hil zirelarik. Filma honetan 2.000 extratik gora eta lehen aktore ugarik parte hartu zuten.

Filmak 5 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean hiru irabaziz: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Denzel Washington), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Freddie Francis) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Donald O. Mitchell, Gregg Rudloff, Elliot Tyson eta Russell Williams).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan, Antietamgo gudu izugarriaren ondoren, Lincoln presidenteak emantzipazio legea atera eta soldadu beltzez osatutako lehen batailoiaren ardura Robert Gould Shaw (Matthew Broderick) iparraldeko kolonel gazteari eman zaio. Hilabeteetako prestakuntzaren ondoren, Shawk bere errejimenduari borrokatzeko aukerarik ematen ez zaiola ikusiko du. Ondorioz Shaw eta Massachusettseko 54. Infanteria Errejimendua ordurarte hartuezinatzat jotzen zen Fort Wagner (Hego Carolina) gotorlekua erasotzeko boluntario aurkeztuko dira. Erasoaldian zehar errejimenduko gizon gehienak hil egingo dira (tartean Robert Gould Shaw kolonela bera ere), baina heuren ausardia handiarengatik nabarmenduko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]