Gnorimus variabilis
Itxura
Gnorimus variabilis | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Scarabaeidae |
Leinua | Trichiini |
Generoa | Gnorimus |
Espeziea | Gnorimus variabilis Linnaeus, 1758 |
Gnorimus variabilis Scarabaeidae familiako eta Cetoniinae subfamiliako kakalardoa da, Carl Linnaeusek 1758an deskribatu zuena.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neurri ertainekoa (17-22 mm), bizkarraldea erabat beltz glabroa du, eta launa tanta zuri edo hori pronotoan (ez beti) eta elitro bakoitzean.
Bizilekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz hosto-erorkorren (Castanea, Quercus faginea, Quercus robur, Quercus pubescens, Fagus sylvatica) baso zaharretan bizi da, larbak hildako egurrean eta zuhaitz handien zuloetan garatzen baitira. Helduak lorezaleak dira, eta maiatzetik abuztura ikus daitezke.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako baso eta oihanetan hedaturik dago, Iberiar penintsulatik eta Erresuma Batutik Kaukasiaraino.[1][2]
Kontserbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrendan jasorik dago.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gnorimus variabilis. miteco.gob.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-1).
- ↑ Gnorimus variabilis. inpn.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-1).
- ↑ 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-1).