Goizean goizik

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Goizean goizik zubererazko erromantze bat da, ahozko tradiziotik datorkiguna.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX mendean Atharratzen jaso ziren hitzak eta Aita Donostiak, Resurreccion Maria Azkuek eta Orixek argitaratu zituzten hainbat aldizkaritan; Euskalzale astekariko Sendoa I, 275 orrialdean (1897-08-26) eta Resurreccion Maria Azkuek Cancionero popular vasco bilduman[1], 406 zenbakian, argitaratu zen, bai eta beste hainbat aldizkaritan ere: Euskaldunak (110), Doinutegia III (1469), Obras Completas Donostia II (372), Cancionero Donostia (518)...[2]

Hona hitzak[3]:

«

Goizian goizik jeiki nündüzün,
espusa nintzan goizian;
bai eta zetaz ere beztitü
ekhia jelkhi zenian.
Etxekandere zabal nündüzun
egüerdi erdian,
bai eta ere alargüntsa gazte
ekia sarthü zenian.

Musde Irigarai, ene jauna,
altxa izadazüt büria,
ala dolütü othe zaizü
eneki espusatzia?
Ez, ez etzitadazu dolütü
zureki espusatzia,
ez eta ere dolütüren
bizi nizano lürrian.

Nik banizün-maitetto bat
mündü ororen isilik,
mündü ororen isilik eta
Jinko jaunari ageririk.
Buket bat igorri ditadazü
lili arraroz eginik,
lili arraroz eginik eta
erdia phozuatürik.

Zazpi urthez etxeki düzüt,
gizona hilik khanberan,
egünaz lür hotzian eta
gaiaz bi besuen artian.
Zitru-urez ükhüzten nizün
astian egün batian,
astian egun batian eta
ostirale goizian.

»

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imanol Larzabalek eta Antton Valverdek grabatu zuten diska banatan, ezagunena Imanolena izanik[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Goizian goizik jeiki ninduzun II - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  3. (Gaztelaniaz) GOIZIAN GOIZIK JEIKI - Herrikoiak - LETRAS.COM. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  4. Anbune. (2015-07-07). Imanol 'Goizian goizik' (1995-02-13) (4'04). (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]