Edukira joan

Gonzalo Tejada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gonzalo Tejada Villaverderi buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Villaverde».
Gonzalo Tejada
Bizitza
JaiotzaDonostia1960ko otsailaren 14a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta musikaria

gonzalotejada.com
Discogs: 1912375 Edit the value on Wikidata

Gonzalo Tejada Villaverde (Donostia, Gipuzkoa, 1960ko otsailaren 14a -) gipuzkoar musikagilea da.

Kontrabaxu-jotzaile eta konpositorea da, eta jazz-musikari bezala nabarmendu da, nahiz eta oso gaztetan pop- eta rock-taldeetan aritua izan.

1985ean Eiderjazz bikotea osatu zuen Iñaki Gonzálezekin batera, eta hamarkada horren amaieran Tríptico taldea, Josetxo Silguero eta Sorkunde Fernándezekin.

Jazz-musikari famatu askorekin aritua da Gonzalo Tejada, eta izan dituen harreman profesional emankorrenen artean aspaldi honetan Iñaki Salvadorrekin duen elkarlana aipa daiteke. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ere bitan aritu da elkarlanean.

Azken urteotan, bere konposizio-lanekin eta emanaldiekin jarraitzeaz gain, Iñaki Salvador Trio taldeko kide da Salvadorrekin eta David Xirgu bateriarekin batera.

Gonzalo Tejadak Donostiako, Baionako, Orthezeko, Gasteizko, Madrilgo eta Getxoko Jazz Jaialdietan parte hartu izan du, eta Donostiako Jazzle eskolan kontrabaxu-irakasle bezala dihardu. Konpositore bezala ere trebatua da: 1990ean Eusko Jaurlaritzak emandako Konposizio Saria eskuratu zuen, eta 1999an bere proposamenik berritzaileenetako bat estreinatu zuen Donostiako Musika Berrien Jaialdian, jazza eta gaurko musika uztartzen dituen En tránsito konposizioa. Lan horretan Et Incarnatus taldea, jazz-hirukotea Gonzalo Tejada bera kontrabaxuan, Iñaki Salvador pianoan eta Daniel Pérez gitarran bildu zituen; eta izen bera eman zion 2000. urtean aurkeztu zuen diskoari, nahiz eta diskoan beste konposizio batzuk ere sartu.

  • Ziklo1 (1994)
  • En tránsito (2000)
  • Encore (2005)
  • Chet Baker Tribute "Live" (2011)
  • Norma Jeane Baker (2014, Gaztelupeko Hotsak)[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]