Good Will Hunting
Good Will Hunting (euskaraz: «Will Hunting ona») 1997ko Gus Van Sant zinema zuzendariaren filma da. Gidoia Ben Affleck eta Matt Damon aktoreek idatzi zuten eta protagonistak Robin Williams, Matt Damon, Ben Affleck, Minnie Driver eta Stellan Skarsgård izan ziren.
1997an, estreinatu zenean, gutxi-asko esperoko zuten bere bi gidoilari eta protagonistek –Damon eta Ben Affleck– filmak izango zuen arrakasta. Ordura arte pobreziatik gertu bizi ziren bi aktore gazte horiek –22 eta 20 urte hurrenez-hurren– gidoi onenaren Oscar saria irabaztera heldu ziren, Hollywoodeko izar bilakatu arte.[1]
Bederatzi Oscar Saritarako izendatua izan zen baina, azkenik, bi irabazi zituen: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Robin Williams) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Ben Affleck eta Matt Damon).
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Will Hunting Boston hegoaldeko mutil umezurtz eta txiroa da, baina aldi berean dohainduna eta jende ohia baina askoz ere buruargiagoa. Massachusetts Institute of Technology unibertsitatean erratza pasatzen lan egiten du. Egun batez, Gerald Lambeau irakasleak ikastetxeko arbel batean matematikako teorema baten ariketa zail bat ikasleek etxeko lan gisa egin dezaten idatzi du: Will Hunteingek hura ikusi eta ezkutuan berehala amaitu du. Biharamunean, ariketa bikain amaituta, irakaslea zur eta lur geratu da, are gehiago egilea bere ikasleetakoa ere ez dela izan jakitean. Kale borroka baten ostean, poliziak Will jo eta espetxeratzeko zorian dago. Epaileak Lambeauren eskakizuna onartu du (Will gaztearen dohaiaz jakitun), espetxera joan beharrean, psikologo baten ardurapean egon dadin.
Terapia horren bitartez, gaztearen portaera gatazkatsuaren arrazoia jakin da: mutikotan jasotako tratu txarren ondorio da eta horrek neska-lagunarekiko harremana hobetzen laguntzen dio. Era berean, gaztearen presentziak irakaslea eta psikologoaren bizitzak ere onerako aldatu ditu, haien arteko lehia gainditzen lagunduz: batetik, irakasleak bere gutxiespen konplexua gainditu du eta, bestetik, psikologoak bere emaztearen heriotzaren ondorioz izandako atsekabe eta isolamendua ere bai, neurri batean.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robin Williams: Sean Maguire
- Matt Damon: Will Hunting
- Ben Affleck: Chuckie Sullivan
- Minnie Driver: Skylar
- Stellan Skarsgård: Gerald Lambeau
- Cole Hauser: Billy
- Casey Affleck: Morgan
- John Mighton: Tom
- Coleen McCauley: Cathy
- Jennifer Deathe: Lydia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iraolagoitia Carmona, Josu. (2026ko apirilaren 1a). «‘Good Will Hunting’ edo ageriko patua» Argia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Good Will Hunting filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Good Will Hunting filmaren webgunea (Ingelesez)
| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1997ko filmak
- Gus Van Santek zuzendutako filmak
- Ben Affleckek idatzitako filmak
- Matt Damonek idatzitako filmak
- Matt Damonek antzeztutako filmak
- Robin Williamsek antzeztutako filmak
- Ben Affleckek antzeztutako filmak
- Minnie Driverrek antzeztutako filmak
- Stellan Skarsgårdek antzeztutako filmak
- Casey Affleckek antzeztutako filmak
- Cole Hauserrek antzeztutako filmak
- Scott William Wintersek antzeztutako filmak
- George Plimptonek antzeztutako filmak
- Alison Follandek antzeztutako filmak
- Vik Sahayk antzeztutako filmak
- Harmony Korinek antzeztutako filmak
- Lawrence Benderrek ekoitzitako filmak
- Miramaxek ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Ameriketako Estatu Batuetako film dramatikoak
- Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Nerabe filmak
- Amodiozko drama filmak
- Umezurtzei buruzko filmak
- Matematikari buruzko filmak
- Irakasleei buruzko filmak
- Unibertsitateetan girotutako filmak
- Psikiatriari buruzko filmak
- Bostonen girotutako filmak
- Danny Elfmanen soinu bandadun filmak