Gorgonio Renteria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gorgonio Renteria
Bizitza
Jaiotza Elantxobe1868ko irailaren 9a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Baiona1940ko urtarrilaren 27a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Gorgonio Renteria Leniz (Elantxobe, Bizkaia, 1868ko irailaren 9a - Baiona, Lapurdi, 1940ko urtarrilaren 27a) politikari jeltzalea eta euskal idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipinetan pasa zituen hogei bat urte, merkataritza ontziko kapitain zela. 1897-1898 urte bitartean hainbat olerki eman zituen argitara, Euskalzale aldizkarian: Euskalzale-ri, Lora bateri, Amarentzat, Baserriko egun barria eta Urruntasuna. Ibaizabal aldizkarian ere idatzi zuen 1903tik aurrera.

Bere jaioterrira itzuli zelarik, politikan hasi zen, eta 1916-1920 bitartean EAJko Comunión Nacionalista Vasca eszisioko Euskadi Buru Batzar eta Bizkai Buru Batzarreko lehendakari izan zen, 1930an Aberri alderdiarekin EAJan berrelkartu zirelarik. Bizkaiko diputatu izan zen, bestalde, 1917an, eta Elantxobeko alkate hainbat aldiz. Artikulu ugari idatzi zuen Euzkadi, Ekin eta Gudari aldizkarietan. Espainiako Gerra Zibilean Baionara erbesteratu eta han hil zen handik denbora laburrera.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Ramon Bikuña
EBBko presidentea
Comunión Nacionalista Vasca
30px

1917ko maiatzaren 27a - 1920ko martxoaren 7a
Ondorengoa
Ignacio Rotaetxe