Gorka Salmerón Murgiondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorka Salmerón Murgiondo
Bizitza
JaiotzaLegazpi, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Gorka Salmerón Murgiondo (Legazpi, Gipuzkoa, 1969) gipuzkoar argazkilaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkilaritza ikasketak amaitu ondoren, argazki-teknika zaharrei buruzko ikerketarako laguntza jaso zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana. Guadalajarako Argazkilari Elkarteak emandako ikasketa-beka bat ere jaso zuen, eta era horretan egin zituen lehenengo urratsak argazkilaritzaren munduan.

Bere lanak bakarka erakutsi ditu hainbat lekutan: Legazpiko Kultur Etxean, Errenteriako Gaspar Galerian, Zaragozako Spectrum Galerian, Zarauzko Photomuseumen, Bilbao Bizkaia Kutxan eta Israelgo The Museum of Photographyn besteak beste.

Bere argazkiak bildumetan jaso ditu: Emulsiones (1989), Paris Egunetik Egunera (1990), Condenados a Pensar (1990), Puertas (1991), Polaroids o el Color de la Luz (1992), Leaxpi Industria Paisaiak (1992), Rwanda 1992 (1995) eta Paseoak eta Paisaiak (1998).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]