Gorka Urtaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorka Urtaran


Gasteizko alkate

2015eko ekainaren 13a - 2023ko ekainaren 17a
Javier Maroto - Maider Etxebarria
Bizitza
JaiotzaGasteiz1973ko abenduaren 21a (50 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
AmaMaría Jesús Aguirre Uribe
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Gasteiz
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Facebook: gorkaurtaran Twitter: gorka_urtaran Edit the value on Wikidata

Gorka Urtaran Agirre (Gasteiz, 1973ko abenduaren 21a) Euzko Alderdi Jeltzaleko politikari arabarra da. 2015eko ekainaren 13aren geroztik Gasteizko alkatea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko San Viator ikastetxean ikasi zuen eta 1998an soziologian lizentziatu zen EHUn. 1994. urtean EAJko kide bihurtu zen eta 2007. urtean Arabako Biltzar Nagusietako biltzarkide izendatu zuten.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n Gasteizko alkatetza lortzeko EAJko hautagaitzaren burua izan zen eta sei zinegotzi eta bigarren indarra izatea lortu zuen.

2015eko hauteskundeetan EAJko zerrendaburua izan zen berriro eta hirugarren indarra izatera pasatu zen, zinegotzi bat galduz. Hala ere, EH Bildu, EAJ, Hemen Gaude (Ahal Dugu) eta Irabaziren zinegotzien botoei esker (27tik 14 guztira), Gasteizko alkate izendatu zuten, Alderdi Popularreko Javier Maroto ordezkatuta.

2019ko udal hauteskundeetan EAJren zerrenda lehen indarra izan zen, botoen %23,65 lortuta eta 7 zinegotzirekin. Ekainaren 14an egindako osoko bilkuran Gateizko Udalbatzak berriro aukeratu zuen alkate, EAJren eta PSOEren botoei esker.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]