Gozogintzako kremak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gozogintzako kremak erabilera ugari dituzten prestakinak dira. Betetzeko, estaltzeko edo beste prestakin batzuen oinarri moduan erabiltzen dira.

Saltsa edo basiak, aldiz, jakiak edertzeko, hornigai moduan edo plater batzuen oinarri izan daitezke.

Sagar-gozopila ingeles kremarekin

Esnea oinarri duten kremak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeles krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esne, azukrez eta gorringoz osatutako krema da, eta gozogintzako oinarri ugaritarako erabil daiteke: izozkiak egiteko, mousseak prestatzeko, saltsa moduan erabiltzeko...

Pastel-krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeles kremaren antzekoa da, baina honako honek arto-fekula edukitzen du.

Txokolate-krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastel krema bati 40 g txokolate estalki gehituz lortuko dugu. Prestaketak mota desberdinak betetzeko.

Kafe krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastel krema bati kafe kikara bat edo kafe hauts disolbagarri zorro bat edo bi gehituz lortuko dugu. Hau ere betegai moduan erabiltzeko.

Karamelu krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan, pastel kremari karamelua gehitu beharko zaio, prestaketa desberdinen betegai moduan erabiltzeko.

Lyongo krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastel krema gurin kremarekin nahastuta lortzen da.

Saint Honoré krema edo chiboust krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastel krema merenge suitzarra batuta lortzen den krema da. Krema hau Choux orearekin egindako Sain Honoré pastela egiteko erabiltzen da. Saint Honoré pastela egiten da galleta-oinarri borobil baten alboetan, choux pasteltxoak bata bestearen ondoan, eta gainean jarriz. Karamelua erabiltzen da opiltxoak bata bestearekin itsasteko. Pastelari kono forma edo saski forma emanez.

Esne-gain eta gurinean oinarritutako kremak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chantilly krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat gozopil betetzeko edo edertzeko erabiltzen den banilla zaporeko esne-gain harrotua da.

Trufa gordin krema.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txokolatea eta esne-gaina oinarri dituen betegaia. Biak ongi batu eta hoztu ondoren txokolate prestaketak betetzeko erabiltzen da.

Txokolate ganatxea edo trufak egosia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan esne-gaina egosi egiten da lehenik, eta ondoren, txokolatea gehitu. Trufak egiteko, txokolate betegai moduan edo prestaketa desberdinak edertzeko balioko du.

Gorringo krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorringo eta azukre ugarirekin egiten den krema da. Kontu handiz egin behar da, almibar bat egin ondoren gorringoarekin nahasi eta egosi egiten da, baina kontu handiarekin. San Markos pastela egiteko,ijito-besoa, edo gozogintzako prestaketa ugaritarako. Askotan amaieran, gainetik erre egiten da. Errezeta hau berau arto irin finduarekin ere prestatzen da; kasu horretan gorringo gutxiago erabiltzen da.

Gurin krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean asko erabiltzen, baina gaur egun askoz gutxiago erabiltzen da. Izenak dioen moduan, krema honek gurina du oinarri. Almibar bat eta gorringoak ere izango ditu lagungarri. Bereziki pastelak estaltzeko eta mahukarekin edertzeko erabiltzen da. Banillazkoa edo kafezkoa ere egiten da. Fruta oinarri duten kremak

Limoi krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Limoi zukuak ez du esnekirik onartuko hau moztu egingo bailitzateke; beraz, gorringoarekin loditzen da. Fruta duten tartak edo tartaletak betetzeko erabiltzen da.

Laranja krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Limoi kremaren oso antzekoa, baina laranja zukua erabiliz, fruta duten tartak edo tartaletak betetzeko erabiltzen da.

Zuringoa oinarri duten kremak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiar merengea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuringoa hari puntuan dagoen almibarrarekin harrotzen da. Pastelen estalki gisa edo betegai moduan erabiltzen da.

Suitzar merengea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan zuringoa azukre zuriarekin harrotzen da. Mila-orriak edo bizkotxoak betetzeko erabiltzen da.

Fruitu lehorrak oinarri dituzten kremak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hur edo arbendol pralinea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azukrea eta limoiarekin karamelu alderantzikatu bat burutuko dugu eta bertan fruitu lehor pikortua eta pittin bat txigortua egosiko dugu. Ondoren, ongi birrintzeko, pasta bat sortu arte. Krema desberdinei gehitzeko, izozkiak burutzeko, bonboi betegaiak egiteko.....

Gianduja krema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonboiak betetzeko, txokolate estaldura %60 eta pralinea %40 nahasten dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]