Graciela Rodo Boulanger
Graciela Rodo Boulanger | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | La Paz, 1935eko otsailaren 16a (89 urte) | ||
Herrialdea | Bolivia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kartelgilea eta margolaria |
Graciela Rodo Boulanger (La Paz, Bolivia, 1935eko otsailaren 16a) Boliviako margolari eta grabatzailea da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Graciela Rodo Boulangerri oso laster eragin zioten pinturarekiko eta musikarekiko maitasuna bere amak, kontzertuko piano-jolea bera, eta aitak, artea ezagutzen zuen negozio-gizona. Haurtzarotik ikasi izan du musika eta artea, eta pianoko lehen kontzertua 15 urterekin eman zuen; Vienan eta Salzburgon egin zituen lehen arte-erakusketak, 18 urterekin. Litografia-ikastaroak egin zituen Juan Rimsarekin, eta, gero, Vienako Arte Ederren Akademian[1] ikasi zuen. 22 urterekin, erabat mrgolari bilakatu zen.[2]
1960an, Hego Amerikako lehen xilografia-lehiaketan saritu zituztenen artean dago.[2]
Graciela Rodo Boulanger Parisera joan zen 1961ean. Han, akuaforte teknikarekin egindako grabatua eta printmaking-a ikasi zituen René Carcan-ekin, Johnny Friedlaenderren agindupean, 1968 arte.[3][2] Bere lana Estatu Batuetan 1966an erakutsi zuten lehen aldiz.[2]
1979an, UNICEFek Haurtzaroaren Nazioarteko Urteko afitxa egiteko artista ofizial izendatu zuen. Bere tapizetako bi Nazio Batuen Batzar Nagusiaren[3] sarreran daude.[2] 1986an, New Yorkeko Metropolitan Operak kartel bat eskatu zion Mozarten Txirula sorgindua obrarako; haren pinturak Lincoln Centerreko arte-galeriak erakutsi zituen.[2] 1993an, Nazio Batuen Erakundeko Elkarteen Munduko Federazioak bere pinturetako bat aukeratu zuen galzorian zeuden espezieen zigilu eta edizio mugatu bat irudikatzeko.[2]
2005ean, Graciela Rodo Boulangerrek Paris utzi eta Boliviara joan zen bizitzera.[2]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Graciela Rodo Boulanger ezaguna da aurpegi biribilak dituzten eta eguneroko jardueretan diharduten haurren pintura estilizatuengatik. Hondoak testurizatuak dira, eta batzuetan sendoak kolore primarioetan.[3]
Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1953: Bakarkako lehen erakusketa Vienan[3]
- 1956: Salon Murilloko pinturako bigarren saria Gens du cirque [1] lanagatik
- 1983: egindako lanaren atzera begirakoa, Washingtongo[3] Latinoamerikako Arte Modernoaren Museoan
- 2012: erakusketa, San Frantziskoko (Kalifornia) Four Forty Four galerian[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Graciela Rodo. .
- ↑ a b c d e f g h Graciela Rodo Boulanger. .
- ↑ a b c d e Graciela Rodo Boulanger (Bolivian, born 1935). .
- ↑ «Graciela Rodo Boulanger expone en San Francisco» La Razón 3 octobre 2012.