Edukira joan

Graellsia isabellae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Graellsia isabellae
Iraute egoera

Daturik gabe  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaSaturniidae
GeneroaGraellsia
Espeziea Graellsia isabellae
[[|]], 1849
Banaketa mapa

Graellsia isabellae (euskaraz: «Isabel-tximeleta»)[1] Saturniidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Izatez sitsa da, gautarra beraz. Europako hego-mendebaldean aurkitzen da altuera handiko eremuetan[2], Euskal Herriari dagokionez Piriniotan baino ez[3].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imagoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz sendo eta iletsua du eta lau hego berde ditu marra marroiez apainduak. Hego bakoitzean ozeloa azaltzen du. Atzeko hegoek luzakin deigarri bat dute, hala ar nola emeetan.

Denbora laburrez irauten dute eta ernalketa burutu ostean emeek 100 eta 150 arrautza artean jartzen dituzte, banaka edo binaka, pinuen adaxka eta azikuletan. Arrautzek kolore marroia dute.

Beldarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beldarren kolorea aldatuz doa muda bakoitzea. Jaioberritan beltzak dira, dero gris-marroiak eta azken mudaren ondoren berdeak izaten dira eta puntu zuriak izaten dituzte. Horretaz gain ile luze gutxi batzuk izaten dituzte. Ekainetik abuztura bizi dira eta ondoren pupa bihurtzen dira orbel artean edo goroldiotan. Krisalidak zetazko estalki gogorra sortzen du eta orbel edo goroldiotan mantentzen da negu guztian zehar.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariano de la Paz Graells naturalista espainiarrak aurkitu zuen 1849. urtean eta Saturnia isabellae izena eman zion. Saturnia sitsen generoa da eta isabellae Elisabet II.a (gaztelaniaz: Isabel II) erreginaren omenez ezarri zion[4]. 1896. urtean Augustus Radcliffe Grote entomologo ingelesak saturnia generotik atera eta genero berria sostu zuen, Graellsia, aurkitzailearen omenez. Frantziarrek oraindik Actias isabellae izena erabiltzen dute sinonimoak direla kontsideratzen baitute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Imaginanet.com © 2021. (2021-07-20). «Ornogabeak,» www.cinirati.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
  2. «Actias isabellae (Graells, 1849) | Fauna Europaea» fauna-eu.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
  3. «Roncesvalles - FAUNA Y FLORA» www.roncesvalles.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
  4. (Katalanez) Ullastre, Josep Ylla i. (1997). Història natural del lepidòpter Graellsia isabelae, Graells, 1849. Institut d'Estudis Catalans ISBN 978-84-7283-375-3. (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]