Grant kapitainaren semeak
| Grant kapitainaren semeak | |
|---|---|
| Datuak | |
| Idazlea | Jules Verne (1872) |
| Argitaratze-data | 1867–1868 |
| Generoa | Abenturazko eleberria |
| Jatorrizko izenburua | Les Enfants du capitaine Grant |
| Hizkuntza | frantsesa |
| Argitaletxea | Hetzel éds |
| Herrialdea | |
| Ilustratzailea | Édouard Riou |
| Bilduma | Bidai harrigarriak |
| Euskaraz | |
| Izenburua | Grant kapitainaren semeak |
| Itzultzailea | D. Urbistondo |
| Argitaratze-data | 1985 |
| Bilduma | Itzul saila |
| Orrialdeak | 174 |
| ISBN | 978-84-85485-63-5 |
Grant kapitainaren semeak (jatorrizkoan, frantsesez: Les Enfants du capitaine Grant) Jules Verne frantziar idazleak idatzitako abenturazko eleberri bat da. 1867–1868 artean Pierre-Jules Hetzelek argitaratu zuen.
1985ean D. Urbistondok euskarazko itzulpena Elkar argitaletxean argitaratu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Oharra: Atal honek istorioren parte bat azaltzen du. |
Lord Edward Glenarvan eskoziar aristokratak Eskoziako kostaldean egin ohi dituen aisialdiko itsas ateraldietako batean mezudun botila bat topatuko du. Mezua Britannia ontziko Harry Grant kapitainak idatzia da, dioenez duela bi urte bere ontzia hondoratu eta bera eta eskifaiako beste bi kide besterik ez omen dira bizirik atera. Haren seme-alaba Robert eta Maryk eskatuta, Lord Glenarvanek erreskate espedizio bat bidaltzea erabadiko du. Beren oztopo nagusia naufragoek itsasora jaurtitako mezuko kokapen datuak irakur ezinak direla da, 37º hegoaldea ezik.
Lord Glenarvan eta bere emazte Lady Helena, kapitainaren semeak eta Dunctan ontziko eskifaia Hego Amerikarantz nabigatuko dute, mezuak Britannia ontziaren hondoratze lekua Patagonia izan zela iradokitzen baitu. Itsas ibilbidearen erdialdera, ustegabeko bidaiari bat topatuko dute: Jacques Paganel frantziar geografoa, erratuta okerreko ontzian sartu eta orain euren espediziora batzera erabaki du, bere lanbideak hala derrigortuta burutu behar zuen beste bidaia bertan behera lagaz.