Gregorio Angulo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gregorio Angulo
Bizitza
JaiotzaTafalla, 1868
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIbero1937ko ekainaren 2a (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Gregorio Angulo Martinena (Tafalla, 1868Ibero, 1937ko ekainaren 2a) nafar sindikalista eta politikaria izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia katoliko batean jaioa, lanbidez hargina izan zen. Nafarroan PSOE eta UGTren sortzaileetako bat izan zen.Izan ere, 1902ko abuztuaren 28an, Iruñeko Elkarte Sozialistaren hamabi langile sortzaileetako bat- eta baita idazkaria ere- izan zen.[2] Unión Productora (1903-1904), La Verdad (1911-1914) eta La Protesta (1918) aldizkariak zuzendu zituen.

Gerra Zibila hasi zenean Iruñeko zinegotzia izan zen baina ez zuen Frantziara ihes egin. Ponferradan ezkutatuta zegoela atxilotu, Iberora eraman eta bertan fusilatu eta lurperatu zuten.

2015ekoko abenduan atera zituzten hobitik haren arrastoak, beste sei lagunen aztarnekin batera. Horietako bi identifikatu zituzten aurrena DNA proben bidez: Jose Roa García eta Victor Martirena Alegria.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. García Sanz, Ángel. (1999). Los obreros conscientes navarros. Gregorio Angulo 1868-1937. Iruñea.
  2. Virto Ibáñez, Juan Jesús. (1989). «La UGT de Navarra: algunas aportaciones al estudio del socialismo navarro» Príncipe de Viana 50 (187): 395-430. ISSN 0032-8472..
  3. «Gregorio Angulo PSNren sortzailearen arrastoak identifikatu dituzte» Berria 2016-11-16.


Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.