Griesson - de Beukelaer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Griesson - de Beukelaer
Datuak
Motamarka erregistratua eta negozioa
Jarduera
KidetzaFood Federation Germany (en) Itzuli eta Federation of German Food and Drink Industries (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaGmbH & Co. KG (en) Itzuli
webgune ofiziala

Griesson - de Beukelaer GmbH & Co. KG (GdB) Europako gailetagile handienetakoa da, bere zentrala Alemaniako Polch herrian dagoelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1850ean Edouard de Beukelaer jaunak gailetak egiteari ekin zion. 1870ean Belgikako lehen gaileta-lantegia ireki zuen. Garai berean sortu zituen Alemanian doppelkeks izenez ezagunak diren txokolatezko gailetak, bi gaileta artean txokolatez osaturikoak. Ostera beren izena printzipe gailetak izenagatik ordezkatua izango zen. 1894an Antwerpengo Erakusketako postu batean de Beukelaur lehen aldiz marka komertzial bezala aurkeztu zen.

1932an, Edouard de Beukelauer zendu eta urte gutxira bere alargunak Watford gaileta konpainia sortu zuen Ingalaterran. 1955ean Edouard II.ak E. de Beukelaer konpainia flamengoa sortu zuen Kempen-en (Alemania), non Prinzenrolle (printzipe gailetak) ekoiztuko ziren.

1965an Belgikan kokaturiko deBeukelaer, Parein eta Victoria konpainiak elkartu ziren, Gaileta Konpainia Orokor bakar bat sortuz. Honen lantegiak Alemanian, Britania Handian, Italian eta Kongo-Kinshasan banatzen zirelarik.

1968an gaileta konpainia Danone Taldearen esku geratuko zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]