Trinket

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elizondoko trinketa

Trinketa lau paretako pilotaleku itxia da, kontrakantxarik gabea, jokorako baliagarriak diren lau paretaz mugatua: frontisa, atzeko edo erreboteko pareta, ezker-pareta eta eskuinekoa.[1]

Trinketean hainbat joko modalitate ditugu. Jatorrizkoa esku huskakoa (banaka edo binaka) da; hala ere, Argentinan xarez eta paletaz jokatzeari ekin zioten, eta egun nazioarteko lehiaketa modalitate onartuak dira. Trinketean jokatzen den modalitate bitxiena pasaka da: aurrez aurre jarrita eta erdian sare bat dutela, pilotariak eskularruz aritzen dira.[2] Ipar Euskal Herrian ugariagoak badira ere, Hego Euskal Herrian ere badira trinket historikoak.

Trinketeko jokalarien artean, gaur egun ospetsuenak Waltary Agusti, Thierry Etxeto, Pascal Ezkurra eta Patrick Ozafrain dira.

Trinket nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trinket
  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Trinket1 http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=trinket .
  2. Nosotros Los Vascos, Juegos y Deportes (I, La Pelota Vasca). Lur Argitaletxea, SA. ISBN 84-7099-261-9


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.