Edukira joan

Gumersindo Bikuña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gumersindo Bikuña


Gorteetako diputatua

1884ko maiatzaren 2a - 1886ko martxoaren 8a - Victor Txabarri →
Barrutia: Balmaseda

Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiako akademikoa

1883ko ekainaren 10a - 1890eko irailaren 10a
← José Solano (en) Itzuli - Ricardo Becerro de Bengoa →

Gorteetako diputatua

1876ko otsailaren 18a - 1880ko abenduaren 31
Barrutia: Balmaseda
katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGumersindo Vicuña y Lazcano
JaiotzaHabana, 1840ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaPortugalete, 1890eko irailaren 10a (50 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, matematikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Unibertsitate Zentrala
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaAlderdi Liberal-Kontserbadorea

Gumersindo Bikuña Lazkano —nazioartean gaztelaniazko Vicuña Lazcano abizenez ezaguna— (Habana, Espainiar Inperioa, 1840ko urtarrilaren 13 – Portugalete, Bizkaia, 1890eko irailaren 10a) politikari, matematikaria, ingeniaria eta irakaslea izan zen. Habanan jaioa —garai hartan Espainiar Inperioko hiri bat; gaur egun, Kubako hiriburua—, Bizkaira etorri zen aiton-amonekin bizi izatera hiru urte zituela. Madrilen unibertsitateko irakasle izan zen. Espainiako zientziak zuen atzerapenaz erabat ohartuta, ahal zuen neurrian arazoari erantzuten saiatu zen.

Gurasoak Eskoriatzakoa eta Portugaletekoa ziren. Habanan 1848eko urtarrilaren 13an jaioa, hiru urterekin Bizkaira etorri zen, aiton-amonengana. Lehenengo ikasketak Santurtzin eta Bilbon egin zituen. Ondoren, Madrilgo Unibertsitatera joan zen. Madrilen unibertsitateko irakasle izan zen. Zientzietako eta Industria Ingeniaritzako doktoretza egin zuen. Madrilgo Unibertsitatean Fisika Matematikoko irakaslea izan zen. Balmasedako barrutian diputatu aukeratu zuten Monarkia Berrezartzearen Gorteetan, 1876an, 1879an eta 1884an.[1]

1882ko apirilaren 5ean Espainiako Zientzien Errege Akademiaren zenbakiko akademikoa izendatu zuten eta 1883ko ekainaren 10ean domina jaso zuen. 1882an La Semana Industrial aldizkaria sortu zuen. La Familia aldizkarian, bestetik, kolaboratu zuen.

1890ean hil zen, irailaren 10ean, Portugaleten.[2][3]

Hamar bat liburu argitaratu zituen eta 70 artikulu inguru.

  • Teoría y cálculo de las máquinas de vapor y gas con arreglo a la termodinámica (1872)
  • Elementos de física al alcance de todo el mundo (1874)
  • Progresos industriales (1875)
  • Tratado completo de agricultura moderna (1877)
  • Impresiones y juicio de la Exposición Universal de 1878 (1878)
  • La carcoma, eleberria. Andrés Cubí Mugiño izenordeaz plazaratuta (1878).[4]
  • Manual de meteorología popular (1880).
  • Introducción a la teoría matemática de la electricidad (1883)
  • Discursos leidos ante la Real Academia de Ciencias Exactas, Fisicas y Naturales en la recepción pública del... Sr. D. Gumersindo Vicuña Lazcano (1883)
Manual de Meteorología Popular liburuaren lamina bat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ .
  2. ↑ .
  3. ↑ .
  4. ↑ .

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]