Gumersindo Bikuña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gumersindo Vicuña» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Gumersindo Bikuña
Gumersindo de Vicuña.jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1876-02-18 - 1878-12-30
Barrutia: Bizkaia
Bizitza
Izen osoa Gumersindo Vicuña y Lazcano
Jaiotza Habana1840ko urtarrilaren  13a
Herrialdea  Bizkaia
Heriotza Portugalete1890eko irailaren  10a (50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, matematikaria, ingeniaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k) Universidad Central
Jasotako sariak
Kidetza Espainiako Zientzien Errege Akademia

Gumersindo Bicuña Lazkano, gaztelaniaz Vicuña Lazcano, (Habana, 1840ko urtarrilaren 13 - Portugalete, 1890eko irailaren 10a) politikari, matematikari, ingeniari eta irakasle bizkaitarra izan zen. Madrilen unibertsitateko irakasle izan zen. Espainiako zientziak zuen atzerapenaz erabat ohartuta, ahal zuen neurrian arazoari erantzuten saiatu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Eskoriatzakoa eta Portugaletekoa ziren. Habanan 1848eko urtarrilaren 13an jaioa, hiru urtekin Bizkaiara joan zen, haren aitona/amonarengana. Lehenengo ikasketak Santurtzin eta Bilbon egin zituen. Ondoren, Madrilgo Unibertsitera joan zen. Madrilen unibertsitateko irakasle izan zen. Zientzietan eta Ingenieritza Industrialean Doktoretza egin zuen. Madrilgo Unibertsitatean Fisika matematikako irakaslea izan zen. Balmasedako barrutian diputatu aukeratu zuten Monarkia Berrezartzaren Gorteetan 1876, 1879 eta 1884an.[1]

1882ko apirilaren 5ean Espainiako Zientzien Errege Akademiaren zenbakiko akademikoa izendatu zuten eta 1883ko ekainaren 10ean domina jaso zuen. 1882an La Semana Industrial aldizkaria sortu zuen. La Familia aldizkarian, bestetik, kolaboratu zuen.

1890ean hil zen, irailaren 10ean, Portugaleten.[2][3]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar bat liburu argitaratu zituen eta 70 artikulu inguru.

  • Teoría y cálculo de las máquinas de vapor y gas con arreglo a la termodinámica (1872)
  • Elementos de física al alcance de todo el mundo (1874)
  • Progresos industriales (1875)
  • Tratado completo de agricultura moderna (1877)
  • Impresiones y juicio de la Exposición Universal de 1878 (1878)
  • La carcoma, eleberria. Andrés Cubí Mugiño izenordeaz plazaratuta (1878).[4]
  • Manual de meteorología popular (1880).
  • Introducción a la teoría matemática de la electricidad (1883)
  • Discursos leidos ante la Real Academia de Ciencias Exactas, Fisicas y Naturales en la recepción pública del... Sr. D. Gumersindo Vicuña Lazcano (1883)
Manual de Meteorología Popular liburuaren lamina bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .
  2.    .
  3.    .
  4.    .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gumersindo Bikuña Aldatu lotura Wikidatan