Edukira joan

Gure garaiko heroia

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gure garaiko heroia
Jatorria
Egilea(k)Mikhail Lermontov
Sorrera-urtea1838
Argitaratze-data1840
IzenburuaГерой нашего времени
Jatorrizko herrialdeaErrusiar Inperioa
Ezaugarriak
Genero artistikoapsychological fiction (en) Itzuli
Hizkuntzaerrusiera
Zatiak5 kapitulu
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaPiatigorsk eta Kislovodsk
Euskaraz
IzenburuaGure garaiko heroia
ItzultzaileaJose Morales Belda
Argitaratze-data1996
Orrialdeak232
ISBN978-84-9027-057-8

Gure garaiko heroia (errusieraz: Герой нашего времениtranslit.: Geroi naxego vremeni, ɡʲɪˈroj ˈnaʂɨvə ˈvrʲemʲɪnʲɪ ahoskatua) Mikhail Lermontov errusiar idazleak idatzitako eleberri psikologikoa da. 1839an idatzia, 1840an argitaratu eta 1841ean berregin zuen.

Bost narrazio biltzen ditu eta bertan Petxorin ofizial errusiarrari Kaukasian gertatutakoen berri ematen digu Lermontovek. Errusiako prosaren obra klasikotzat jotzen da eta eragin handia izan zuen garaiko gizartean eta geroko literaturan.[1]

Ekintza 1827 eta 1833 urteen bitartean garatzen da Itsaso Beltzean (Taman penintsulan) eta Kaukasian (Piatigorsk eta Kislovodsk hirietan).

Liburuak bi zati ditu. Hau da banaketa:[2]

  • Lehen zatia: I. Bela
  • Lehen zatia: II. Maksim Maksimitx
  • Petxorinen egunkaria: Hitzaurrea
  • Petxorinen egunkaria: I. Taman
  • Bigarren atala: I. Meri Printzesatxoa
  • Bigarren atala: II. Fatalista

Hiru narratzaile nagusi daude: idazle gazte bat, Petxorinen egunerokoak jaso zituena; kapitain beterano bat, Petxorinekin batera Kaukasiako gerran soldadutza egin zuena; eta Petxorin.

1996an Jose Morales Beldaren euskarazko itzulpena argitaratu zuen Ibaizabal argitaletxeak. 2012an edizio berri bat argitaratu zuen Elkarrek.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Gure garaiko heroia - Mijaíl Yúrievich Lérmontov» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  2. Morales Belda, Jose. (2012). Gure garaiko heroia. Elkar ISBN 978-84-9027-057-8..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.