Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Mikhail Lermontov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mikhail Lermontov
Mikhail lermontov.jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1814ko urriaren  3a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Talde etnikoa Errusiarra
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Piatigorsk1841eko uztailaren  15a (26 urte)
Hobiratze lekua Tarkhany Itzuli
Piatigorsk
Heriotza modua gizahilketa
Hiltzailea Nikolai Martynov Itzuli
Familia
Aita Yuri Petrovich Lermontov
Ama Mary Arsenyev
Ezkontidea(k) ezkongabea
Leinua Lermontov Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Nikolaevskaya Cavalry school Itzuli
Moscow university boarding school Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak poeta, itzultzailea, margolaria, artista, eleberrigilea, antzerkigilea, armadako ofiziala eta idazlea
Lantokia(k) Mosku
Lan nabarmenak A Hero of Our Time Itzuli
Mugimendua erromantizismoa
Izengoitia(k) —въ, Ламвер, Гр. Диарбекир eta Lerma
Genero artistikoa Bertsoa
narraziozko poesia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Imperial-Guardiaren Husarren Erregimentua
Gradua cornet Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Eliza ortodoxoa
IMDb nm0503581
Mikhail Lermontov Signature.svg

Mikhail Jurievitx Lermontov (errusieraz: Михаи́л Ю́рьевич Ле́рмонтов; Mosku, Errusia, 1814ko urriaren 15agreg./urriaren 3ajul. - Pyatigorsk, Errusia, 1841eko uztailaren 27agreg./uztailaren 15ajul.) errusiar poeta, margolaria eta eleberrigile erromantikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskun jaioa, XVI. mendetik aurrera Errusiar Inperioan bizi zen familia eskoziar baten ondorengoa zen. Penza probintziako Tarjany herrian bizi izan zen, eta han daude bere gorpuzkiak gordeta. Vasili Zhukovski eta Aleksandr Puxkinen belaunaldi berekoa izan zen.

Haurtzaroan amonaren ardurapean hazi zen, eta ahalik eta heziketa onena eman zion. Irakasle partikularrak jarri zizkion amonak, eta atzerritarrak ziren tutoreekin ingelesa, frantsesa eta alemanera ikasi zituen txikitatik[1]. Arte eta letrekiko sentikortasuna eta talentua laster agertu zitzaizkion; poesia, pintura, musika eta antzerkian hasi zen.

Fakultateko ikasketak erdizka utzi behar izan zituen eta 1832an Militar Akademian sartu zen, eta militarra izan zen handik aurrera[1]. Alexander Puxkin poeta errusiarraren zentzugabeko heriotzak sumindurik, ospetsu bihurtu zuen Poetaren heriotza (Smert poeta, 1937) poema idatzi zuen. Tsarrak gaizki hartu zuen, eta Kaukasora bidali zuen Txetxeniako errebeldeak menderatzeko[1].

1838an San Petersburgora itzuli zen, baina 1839an berriz ere Kaukasora bidali zuten duelu batean partehartzearen ondorioz[1]. Garai honetan idatzi zuen Gure garaiko heroia (Geroy nashego vremeni,1840) protagonista, Pechorin, bere islada izanik.

Maitasun kontuetan zorte txarrak minduta, umore txar eta mingain biziko gizon honek zenbait duelutan hartu zuen parte eta, azkenean, 1841ean Martynov komandantearekin izandako duelu batean hil zen[2].

Idazle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leonid O. Pasternakek Lermotovi egindako erretratua

Puxkin eta Byron imitatu zituen bere lehen poemetan, baina bere estilo poetikoa berehala finkatu zen, argi eta garbi antzematen da gaien aldaketa. Beste poema batzuetan sutsu islatzen du ikasle gazteen sentimendu eta pentsamendua, mendekoen egoeraren aurrean haien haserrea erakusten duena, tsaristaren despotismoaren aurkakoa eta askatasunaren nahi sutsua adierrazten. 1832-1834 urteetan idatzitako Vadim eleberri amaitugabean, nekazari zapalduak defendatzen ditu eta Yemelyan Pugacheven matxinadaz hitz egiten du.

Zentsurak debekatutako Maskarad antzezlanean, Lermontovek nobleziari eraso egiten dio. Bere olerki ezagunenen artean, Demon, Mtsyri eta Pesnia pro tsariá Ivana Vasílievicha, molodogo opríchnika i udalogo kuptsá Kaláshnikova.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lord Byron poeta ingelesaren eta Puxkinen eragina izan zuen bere lehen poesietan, baina laster bere estilo propioa garatu zuen.[3]

Bere lan nagusienetakoak:

  • Gure garaiko heroia (Geroy nashego vremeni,1840). Eleberria

Poemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cherkesy (1828)
  • Kavkazsky plennik (Kaukasoko presoa, 1828)
  • Vesna (Udaberria, 1830)
  • Stranny chelovek (Gizon arrotza, 1831)
  • Knyaginya Ligovskaya (Ligovskaya dukesa, 1835)
  • Pesnya pro tsarya Ivana Vasilyevicha, molodogo oprichnika i udalogo kuptsa Kalashnikova (Kantu bat Ivan Vasilyevitx tsarrari, bere lepazain gazteari eta Kalashnikova merkatari saiatuari, 1837)
  • Sashka (1839)
  • Demon (1840)

Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmerako egokitzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzari buruzkoak:

  • Lermontov (1943) Albert Gendelshteinek zuzendua
  • Lermontov (1986) Nikolay Burlyaevek zuzendua

Bere lanetan oinarritutako filmak:

Filmen zerrenda

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d   Jurievitx, Lermontov, Mikhail (2014-07-14) Gure garaiko heroia Elkarlanean, S.L. ISBN 9788490272831 . Noiz kontsultatua: 2018-11-04 .
  2. (Gaztelaniaz)  «Mijaíl Lérmontov» EcuRed . Noiz kontsultatua: 2018-11-04 .
  3. (Gaztelaniaz)  «Biografia de Mijaíl Lermontov» www.biografiasyvidas.com . Noiz kontsultatua: 2018-11-04 .
  4. a b   «Mikhail Lermontov» ekarriak.armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-04 .
  5.   «Elkar Argitaletxea» www.elkarargitaletxea.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-04 .
  6.   «Ibinagabeitia Proiektua / Maiatz 12 (1986-abendua)» andima.armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-04 .
  7.   «Egileak» www.armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-04 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Lermontov Aldatu lotura Wikidatan