Gustavo Rojas Pinilla

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gustavo Rojas Pinilla
Gral. Gustavo Rojas Pinilla.jpg
Kolonbiako presidentea

Bizitza
Jaiotza Tunja1900eko martxoaren 12a
Herrialdea  Kolonbia
Heriotza Melgar1975eko urtarrilaren 17a (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Carolina Correa Londoño
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Trine University
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea ingeniari zibila
Zerbitzu militarra
Adar militarra Kolonbiako Armada Nazionala
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Alianza Nacional Popular

Gustavo Rojas Pinilla ( Tunja, Boyacá, 1900eko martxoak 12 - Melgar, Tolima, 1975eko urtarrilak 17) kolonbiar militar eta politikaria izan zen. Estatu kolpe bat eman ostean, 1953-1957 bitartean Kolonbiako presidentea izan zen. XX. mendean herrialde horretako diktadore bakarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akademia Militarrean ikasketak egin ondoren ingeniaritzakoak egin zituen. Postako ministro zen 1949an, Estatu Nagusiko buruzagi 1950ean eta Armadako komandante nagusi 1951n.

Laureano Gómez lehendakariaren aurkako estatu-kolpearen buruzagi izan zen 1953an, eta bere burua lehendakari izendatu zuen. 1957. urtean burgesiak bultzatutako estatu-kolpe bati aurre egin behar izan zion, eta azkenik Espainiara erbesteratu behar izan zuen.

1958. urtean itzuli zen, baina kargu guztiak galdu zituen, 1963an itzuli zitzaizkion arte. 1965ean ANAPO alderdia sortu zuen, eta Kolonbiako lehendakaritza betetzeko hauteskundeetara aurkeztu zen kristau sozialistekin bat eginik, baina ez zuen lortu garaipena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustavo Rojas Pinilla Aldatu lotura Wikidatan